Kutsadurak saihesteko eta maskara behar bezala erabiltzeko gomendioak
Gurutze Gorriko boluntario edo bolondresek diptiko elebiduna banatuko dute gaur Ermuan, Covid-19aren transmisioa nola saihestu eta aurpegiko maskarak nola erabili behar den lau haizetara zabaltzeko. Koloretako agiri da, eta Herritarren Segurtasunerako arloak argitaratu duena, Osakidetza euskal osasun zerbitzuak ematen dituen jarraibideak oinarri hartuta. Boluntarioak hiru lekutan kokatuko dira: Probaleku eta Zubiaurre kaleek bat egiten duten izkinan, San Pelaio kaleko 13an (Eroski supermerkatuaren inguruan) eta Zubiaurre kaleko 24an. Boluntarioek goizez 11:00etatik ordu 1etara eta arratsaldez 18:00etatik gaueko 22:00etara agiria banatzen egongo dira edo aleak bukatu artean.
Agiri grafikoa da erabat, koloretan dagoena eta B5 tamainakoa, orrialdearen bi aldeetatik argitartua, foileto ereduan; alde batean gaztelaniazko testuak eta, bestean, euskarazko baliokideak. 1.500 unitate diseinatu eta editatu dira herriko ''Egoprint'', komunikazio grafiko eta enpresan eta horren inprimategian. Aipatu enpresak agiria ''pdf'' formatuan eskaini digu, webgune korporatibo honetan bertsio digitala eskaini ahal izateko.
Edukiak zehatz-mehatz
Liburuxkaren lehen orriak birusaren transmisioa saihesteko gomendioak ematen ditu: kontaktuak murriztea. Sei aholku nagusiak hauek dira: eskuak garbitzea; 2 metroko distantzia mantentzea; erabilera partekatuko azalerak ukitzea saihestea; leku publiko itxiak saihestea; etxera iristean gure objektu guztiak garbitzea eta kontu handiz ibiltzea. Sintomak izanez gero: etxean isolatu eta gure osasun-zentroarekin harremanetan jartzea.
Atzealdean, maskarak nola eta non erabili behar diren aztertzen da, gaurtik aurrera derrigorrezkoak baitira espazio publiko guztietan, oro har. Bereziki arriskuko pertsonengandik gertu egongo bagara, edo arrisku talde horietakoak bagara, eta 2 metroko gutxieneko distantzia hori mantendu ezin den lekuetan.
Maskara erabiltzeari dagokionez, jarraibideak ondorengoak dira: lehenik eta behin eskuak garbitu, sudurra eta ahoa ondo estaltzeko moduan jarri; euskarritik heldu eta kendu kanpoko zatia ukitu gabe eta aldatu hezetuta edo hondatuta dagoenean. Berrerabilgarria bada, gorde poltsa itxi batean hurrengo erabilerara arte. Oinarrizko arau hauek ondo barneratzea komeni zaigu, maskararen osagarri hori denboraldi luze batean erabili beharko baitugu.
Azpian, irudi-galeria bat uzten dizuegu liburuxka ezagutu eta bere edukia ikusterik izan dezazuen.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete