Zabortegiko lanak aurrera doaz eta egindakoak segurtasun handiagoz lan egitea ahalbidetzen dute

01.06.20
Erakundea

Alberto Sololuzeren alaba eta suhia zabortegian izan dira azken astean, lanak eta egindakoa ikusteko

Zaldibarko zabortegia erori eta, ondorioz, ingurumenaren hondamendia gertatu zenetik lau hilabete betetzear direnean, mendi-hegala egonkortzeko eta, batez ere, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren gorpuak aurkitzeko lanek aurrera jarraitzen dute egunez egun. Maiatzaren 28an, azken ostegunean, Nahia Sololuze eta haren senarra bertaratu ziren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko langileekin eta obraren arduradunekin. Luiziaren goiko aldean (B4) egiten ari diren lanen garapena bertatik bertara ezagutu eta ikusi ahal izan zuten.

Familiako kideek obrako teknikariekin kontrastatu zituzten azken egunetan 2 lur-jausiko zonaldearen goiko aldean egindako egonkortze-lanen emaitzak [D2]. Kendutako materialen deskarga horrek eta beste finkapen-jarduketa osagarri batzuek egonkortasun-koefizientea finkatu dute, eta, horri esker, segurtasun handiagoz hurbiltzen ari da B1 bilaketa-eremuko zentraltzat jotzen den zatira. Alberto eta Joaquin egoteko probabilitate handiagoa duela uste da.

Eusko Jaurlaritzak ostiralean eman zuen horren guztiaren berri, astero egiten duen bezala, Irekiaren eta horren sare sozialen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen