Hogei bat kultur jarduera uztailean zehar herria alaitzeko

25.05.20
Kultura eta Gazteria

Ekitaldi guztiek 250 pertsonako edukiera mugatua izango dute, eta ikus-entzuleen arteko distantzia bermatuko da

Ermuko Udalak 2020ko Santixau jaiak bertan behera utziko dituela iragarri du, osasun agintariek ezarritako segurtasun neurriak bermatuz ohiko jai jarduerak egitea ezinezkoa baita.

Hori horrela, erakundea, herriko taldeak eta ostalariak aire zabaleko kultur jardueren programa alternatibo bat definitzen ari dira, uztaileko asteburu guztietan gauzatuko direnak. Horrela, adin eta gustu guztietarako hogei bat jarduera prestatuko dira, betiere edukiera mugatuarekin eta segurtasun-neurriak eta pertsonen arteko distantzia bermatuz.

Herriko taldeak izango dira ekintza hauetako protagonistak, beraiek egingo baitituzte ekimen horietako asko, antzerkia, zuzeneko musika, zinea eta dantza, besteak beste. Jardueren egitaraua uztaileko lehen asteburuan hasiko da, eta astero lau ekitaldi izango ditugu herrian: bat ostiraletan, bi larunbatetan, aldi berean, eta bestea igandetan. Ekitaldi gehienak San Pelaioko plazan izango dira, larunbatetako bi jardueretako bat izan ezik; hori Orbe Kardinalaren plazan egingo da.

Programazio alternatibo honen helburu nagusia tokiko kultura bultzatzea da, pandemiak gehien zigortutako alorretako bat baita. Aldi berean, udalerriko ostalaritza-establezimenduei ere bultzada eman nahi zaie. Horrela, pixkanaka gure bizitza sozialari eta pertsonen arteko harremanei berrekin ahal izango diegu, betiere pandemia honekin amaitzeko beharrezko arauak betez.

Edukiera kontrolatzeko tiket-sistema

Jarduera guztiek 250 laguneko edukiera mugatua izango dute, eserita egongo dira eta eserlekuen arteko distantzia nahikoa izango da segurtasun-neurriak bermatzeko.

Edukiera kontrolatu ahal izateko, erabat doakoak izango diren tiketak aldez aurretik erreserbatzeko sistema bat ezarriko da, oraindik zehazteke dagoena. Horrela, ekitaldietan pilaketak saihestuko dira.

Gogorarazi behar da programazio hori osasun-agintarien gomendioen eta pandemiak izan dezakeen bilakaeraren mende dagoela une oro, eta, beraz, ez da baztertzen jardueren definizioan aldaketak egin behar izatea. Bestalde, erantzukizun soziala eskatzen da, osasun-neurriak betetzen ez dituzten pertsonen bilerak saihesteko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude