Udal liburutegia ekainaren 3an irekiko da

28.05.20
Udal Liburutegia

Eusko Jaurlaritzak emandako argibideei jarraituz, Ermuko Udal liburutegiak ekainaren 3an, asteazkena, zabalduko ditu ateak. Horretarako, Udalak neurri egokiak hartu ditu, instalazioak gune seguruak izan daitezen erabiltzaileentzat nahiz bertako langileentzat.

Ordutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era izango da, eta 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute 10:00etatik 12:00etarako tartean.

Irekiera fase honetan eskainiko den zerbitzu bakarra materialak itzultzea eta maileguan hartzea izango da, eta arreta indibiduala izango da.

Itzulketak errazte aldera, eraikinera sartzeko hallean kutxa batzuk jarriko dira, eta itzuli nahi diren dokumentuak bertan utzi beharko dira. Material horiek 15 egunez berrogeialdian jarriko dira.

Materialak maileguan eraman ahal izateko, erabiltzaileek, ahal den neurrian, aldez aurretik nahi dutena liburutegira eska dezatela eskatzen da, eskura dagoen edozein komunikazio kanal erabiliz: posta elektronikoa (biblioteca@udalermua.net), telefonoa (943 17 92 12), WhatsApp eta Liburubila, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kultura-baliabideen bilatzailea, liburuen eta ikus-entzunezkoen eskuragarritasuna kontsultatzeko eta horiek erreserbatzeko aukera ematen duena. Liburutegiko pasabidea materiala jaso edo uzteko beharrezkoa dena soilik izan dadin saiatzen gara.

Liburutegiko sarrera eta arreta (Teresa Murga eraikineko lehen solairua) banan-banan egingo da. Semaforo bat jarri da eraikinaren hallean, eta bertan adieraziko da noiz sar daitekeen eta noiz itxaron behar den. 6 urtetik beherakoen eta laguntza behar izan dezaketen pertsonen kasuan, laguntzailearen presentzia baimenduko da.

Liburutegi osasuntsua guztiontzat

Ezohiko egoera honen aurrean zalantzak argitzeko, liburutegiak Liburutegi osasuntsua izeneko dekalogoa osatu du. Bertan, zerbitzuan sartzeko baldintza berriei buruzko informazio praktikoa jasotzen da.

Gogorarazten dizuegu liburutegiak eskaintzen duen aholkularitza zerbitzua aktibo egon dela berrogeialdian eta hala jarraitzen duela; beraz, edozein zalantza argitzeko edo zure irakurketak edo ikus-entzunezkoak eskatzeko aukera duzu 943 17 92 12 telefono zenbakian, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan edota WhatsApp bidez.

Era berean, 70 urtetik gorakoentzako etxez etxeko mailegua ere erabilgarri egongo da, egoera bereziengatik (desgaitasuna, arrisku-kolektiboa, etab.) liburutegira joan ezin direnentzat.

Irekitze horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak berriz irekitzearen aurrean jarduteko jarraibideak jarraitzen ari dira. Udal liburutegiak parte hartzen duen COVID-19 eta liburutegiak lantaldeak egin du dokumentua, erabiltzaileei eta langileei lehentasuna emanez eta haien osasuna bermatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean