Ermuak kiroldegia eta Aritzmendiko kirol gunean irekiko ditu datorren ekainaren 15ean

02.06.20
Kirolak

Ermuko udal kiroldegia datorren ekainak 15eko astelehenean irekiko da berriro, normaltasunera bueltatzeko 3. fasearen baitan. Instalazioak ateak irekiko ditu berriro eta kirol-jarduerak egingo egitea ahalbidetuko, Covid-19 pandemiaren ondorioz hiru hilabetez itxita egon ostean. Berriro irekitzeko, Osasun Sailak eta Osasun Publikoak eskatutako baldintzak beteko dira, baita eskatzen diren segurtasun eta distantzia sozialeko protokoloak ere. Zinegotzigoak, zuzendaritzak eta bertako lantaldeak "normaltasun berria" deritzanaren testuinguruan jarduerari berriro ekiteko plana zehazteko lanean jota su ari dira.

Baloratu eta antolatu beharreko gaiak asko dira. Ahalegina garrantzitsua izaten ari da, erakunde arautzaileen baldintzak eta gidalerroak dinamikoak direlako; pandemiaren egoera astero molldatzen eta aldatzen den bezala. Horregatik, birplanteamenduak eta doikuntzak ezinbestekoak dira; malgutasunaren ezaugarria behar da egokitu ahal izateko. Erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko jarduerak eta bitartekoak uztartzeko zailtasuna dagoen arren, biak erregulatu eta konbinatu ahal izateko lanean ari dira.

Kiroldegiak urteko kuotaren %25 itzuliko die abonatuei, itxita izandako lau hilabeteen ordainetan

Kiroldegiak hiru hilabetez itxita izateagatik urteko abonuaren zati proportzionalari dagokion %25 itzuliko du. Martxoko ikastaroei zegokien kuoten erdiarekin egin bezala. Diru itzulketak ekainaren 15ean bertan egingo ditu, berrirekitzearekin batera. Oraingoz, badakigu irekiera-data finkatuta dagoela. Bote lasterrean eta Kirol alorrak iragarriko duen xehetasunaren zain, ondorengo gauzak aurreratu ditzakegu. Edukieraren kontrola ezarriko da, eta ez da pertsonak pilatzen utziko. Partekatutako elementu komunak erabili ahal izango dira, hala nola aldagelak, dutxak, komunak edo armairuak. Lehorreko jarduerak, esaterako, "spinning", pilates, hipopresiboak, yoga, fitness, eta abar egin ahal izango dira. Squash eta padel pistak nahiz Aritzmendi pilotalekua irekiko dira. Baita igerilekua ere, -soilik igeri egiteko- uda honetan momentuz ez baita ikastarorik ematea aurreikusten.

Betiondoko kanpoko atletismo pista biharko egunean bertan irekiko da

Betiondoko kanpoan dagoen atletismo pista biharko egunean –asteazkenean- irekiko da. Atletismo taldeko kirolari federatuek tartan gorrian korrika egiteko aukera izango dute, entrenatzeko eta trebatzeko. Instalazioa erabilgai izango da astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 8eta erdietara, uztailaren 24ra bitartean.Egun horretan itxi egingo baita irailaren 1era arte.

Ongaraiko ur-jokoak edo txorrotak martxan jartzeko lanean

Hiri Alorra eta bulego teknikoa ere lanean ari dira udako denboraldiari hasiera eman eta Ongaraiko ur-jokoak edo txorrotak zabaltzeko mugarriari aurre egiteko, koronabirusaren ondorioz urte konplexu eta ezezagun batean. Asmoa da aisialdiko eta jolaseko azpiegitura hori irekitzea, baina horren erabilera araututa egongo da eta edukiera kontrolatuko da erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko. Ordutegiari eta erabiltzeko eta gozatzeko formulei dagokienez, konbinazio onenak aztertzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke