Kamiseta soinean, euskara mingainean: Ermuan Bagara!
Ermuko Euskaltzaleen Sareak Ermuan Bagara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako, ekainak 6. Bi urterik behin egiten den ekimen honen helburua gure herrian euskara zabaltzea da. Horretarako, hainbat elkarte eta establezimenduk parte hartu ohi dute, eta ekarpen horiekin askotariko egitarau zabala prestatzen da, herri osoa euskaraz apaintzeko.
Aurten, ordea, osasun larrialdiko egoera dela eta, ezingo dira ekintza gehienak antolatu eta kaleak jendez bete, baina bai euskaraz. Ermuko Euskaltzaleen Sarea egoera berri honetara egokitu da, eta herritarrei dei egiten die sare sozialetan (Facebook, Instagram, Youtube) eguna ospatu dezaten, Ermuan Bagara kamiseta jantzita. Horrela, euskarari ikusgarritasuna eman nahi zaio, hizkuntza zabaldu eta gure egunerokotasunean erabili dezagun: erosketak egitean, kirolean, paseoan, eta abar.
Bidali ezazu zure bideoa sare sozialen bitartez, kamiseta jantzita edo Ermuan Bagarari erreferentzia egiten dion edozer gauza egiten edo esaten, bakarrik, familian, lagunekin, taldean, nahi duzun bezala! Jasotzen den material guztiarekin bideo bat osatuko da ekimena are gehiago hedatzeko.
Ermuan Bagararen kamisetarik ez baduzu, antolatzaileek honako bideotutoriala osatu dute etxean zuk zeuk egin dezazun.
Ekimenari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermuan Bagararen Facebookeko orrialdera.
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte