Imagen
Atzeratutako edo bertan behera geratu diren ikuskizunetarako sarrerak itzuliko dira
03.06.20
Kultura eta Gazteria
Ermuko Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, laster zabalduko da osasun larrialdiaren ondorioz bertan behera utzi edo atzeratu diren ikuskizunetarako aurrez aurre erosi ziren sarrerak itzultzeko epea.
Ekainaren 15ean, astelehena, hasiko da epea, eta itzulketak astelehenetik ostiralera egin ahal izango dira, 11:00etatik 12:30era, Ermua Antzokiko leihatilan. Txartelak itzultzeko azken eguna uztailaren 24a izango da, ostirala.
Atzeratutako ikuskizunen kasuan, erositako sarrerek jarritako data berrirako balioko dute, nahiz eta nahi izanez gero itzultzeko aukera ematen den.
Jarraian, Covid-19aren pandemiak kaltetu dituen ikuskizunen zerrenda uzten dizuegu:
| Ikuskizuna | Izenburua/Artista | Egoera |
|---|---|---|
| Kontzertua | Ash Grunwald | Bertan behera |
| Antzerkia | Cyrano - José Luis Gil | Bertan behera |
| Haurrentzat | Bizi dantza - Pirritx, Porrotx eta Marimotots | Bertan behera |
| Antzerkia | Dando el cante - La Nere | Bertan behera |
| Antzerkia | Zaldi urdina - Artedrama | Bertan behera |
| Kontzertua | Dani Fernández | 2021ko urtarrilaren 29ra atzeratua |
| Kontzertua | Arizona Baby | 2021eko otsailaren 26ra atzeratua |
| Antzerkia | El patio de mi casa - Pez Limbo | 2021eko apirilaren 30era atzeratua |
Lotutako albisteak
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian