Eskolako Agenda 21eko ikasleen kontsultei eta proposamenei erantzuna, bideoan

05.06.20
Hezkuntza

Bizi dugun osasun-krisiak ikastetxeetako agendak hankaz gora jarri ditu, eta zentro guztiek aste luzez ateak itxi behar izan dituzte. Hala, aurten ezin izan da Eskolako Agenda 21en ohiko Osoko Bilkura Txikia egin, baina eskualdeko udalek ikasleek egindako eskaerei eta proposamenei bideo bidez erantzun diete.

Gaur ostirala, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, programako ikasleek bideo bat jaso dute. Bertan, iazko eskaerei eta horien betetze-mailari errepasoa egiteaz gain, Ermuko Udalbatzako zinegotziek galdera berriei erantzun diete.

Ikasturte berezi honetan, ikastetxeek ekoizpenaren eta kontsumo arduratsuaren gaia landu dute. Horretarako, Ermuko Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntza izan dute. Ekimenak, gainera, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa du.

Haurrek Ermuko Udalari egindako ekarpenen artean, honako hauek daude:

  • Herriko azoka bultzatzea eta merkatu ekologikoa sustatzea.
  • Udalak bere ekimenetarako erabiltzen duen paper kopurua murriztea.
  • Ermuan erabiltzen ez diren lurrak nekazaritza ekologikoa sustatzeko erabiltzea.
  • Bilgarri berrerabilgarrien erabilera sustatzea, jolasen eta tailerren bidez edo materiala herritarren artean banatuz.

Bideoa lerro hauen azpian ikus dezakezue.

Eskolako Agenda 21 Debabarrenean

Udalekin eta Ingurugelarekin elkarlanean, 19 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da, eta hiru helburu nagusi ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza  eta  ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 30 ikastetxek parte hartzen dute Debabarrenean Eskolako Agenda 21 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko