Debabarrena ESIko osasun-zentroetan uda honetarako diseinatutako plangintza

10.06.20
Gizartea

Debabarrena ESIko zuzendaritzak eta gerentziak 2020ko uda honetan, ekainetik abuztura, biak barne, osasun-zerbitzuetarako diseinatutako plangintza jakinarazi du. Ermuan, xehetasun hauek izango ditugu: lehen mailako arretak eta Etengabeko Arreta Guneak (EAG) lehentasuna izango dute telefono bidezko arretan. Pazienteei gure osasun-zentroko ohiko zenbakietan emango diegu arreta: 943-03-26-30 eta 943-03-26-34.

Bidalitako oharrak adierazten duenez, Ermuko osasun-zentroa sektoretan banatuta dago (bereizita), pertsona helduak eta haurrak modu bereituan artatzeko. Paziente guztiak, gure patologia edo gaitza edozein dela ere, gure herriko osasun-zentroan atendituak izango gara.

Torrekuako (Amaña auzoa, Eibar) Etengabeko Arreta Gunea (EAG) guri dagokiguna da, eta uda osoan irekita egongo da pertsona guztiei arreta emateko; bai Covid-19arekin lotutako arnas sintomak dituzten pazienteei, bai arnasteko arazoak ez dituztenei eta gainerako patologi guztiei. Lanegunetan horren ordutegia ondorengoa da: 17:00etatik hurrengo eguneko 8:00etara. Eta 24 orduak etenik gabe larunbat, igande eta jaiegunetan.

Xehetasun eta informazio gehiago Osakidetzaren webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan