'Zaporeak’ aurtengo elkartasun ekimenaren eta Eibar-Ermuaren arteko erronkaren azken txanpan sartuta

11.06.20
Gizartea

Aste honetan bukatuko da elikagai eta higiene produktuen bilketa, Lesboseko (Grezia) errefuxiatuen guneetara bidaltzeko

Zaporeak GGKEak aste honetan amaiera emango dio aurtengo ekimen solidarioari eta Ermua (arroza) eta Eibar (dilistak) herrien arteko desafiori. Greziako Lesbos uharteko Moria errefuxiatuen gunera bidaliko diren elikagai nahiz produktuak, bertan dauden errefuxiatuen beharrei erantzuteko.

Ermuak eta Eibarrek ahalik eta produktu gehien biltzeko borroka sanoan dihardute, gure udalerrian kasuan arroz biribila eta ondoko herrian dilista txikiak (pardina deritzatenak) bilduko dira. Ermuko udalak tona bat arroz (1.000 kilogramo) eman du, iazko edizioan bezala. Herritar eta biztanle ugarik ere beren ekarpena egin dute. Ermuan, ''Arriaundi'' okindegiak dituen bi establezimenduetan egin ditzakegu emariak: Valdespinako Markesaren okindegian (10. zenbakia) eta Zubiaurre kaleko saltokian (36. zenbakia).

Covid-19aren pandemiak baldintzatu du aurtengo ekimena, konfinamendu asteetan eten egin behar izan baita. Berrabiarazi ondoren, eta zailtasunak zailtasun, antolakuntzak konfiantza du bi herritarren eskuzabaltasunean eta iaz bezalako erantzun handia izatean. 2019an lau mila kilogramo bildu zituzten. Hori lortzea, errepikatzea edo gainditzea gure esku egongo da. Bizitzen ari garen ezohiko urte honetan ere eskatzen da -ahal den neurrian behintzat- material higienikoa eta sanitarioa emateko, hala nola konpresak, haurtxoen pixoihalak, eskuoihalak, hidrogelak eta higiene pertsonaleko beste batzuk, errefuxiatu kanpamenduetan ez baitute ez ur korronterik ez komunik.

Amaiera ekitaldia Eibarko Untzaga plazan larunbatean

Aurtengo bilketa datorren larunbatean amaituko da, Eibarko Untzaga plazan gauzatuko den ekitaldi batekin, non Mireia Alonso eta Jesus Gonzalez ostalari bikoteak dilista eta paella prestatuko duten, eta 5€uroko errazioetan eskainiko, erosleek etxera eraman eta kontsumitu dezaten. Hori guztia, Covid-19ren aurkako prebentzio-neurriak babesteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean