Debabarreneko industria eredua berpiztearen aldeko adierazpena sinatu dute BPTD Enpresa Elkarteak eta Debabarreneko alkateek

12.06.20
Ekonomi Sustapena

Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea Debegesako Administrazio Kontseiluarekin eta BPTD Enpresa Elkartearekin bildu da ostegun honetan Debabarrenan berrindustrializazio eredu berri bat garatzearen aldeko adierazpena sinatzeko.

Debabarreneko alkateek osatzen duten Debegesako Administrazio Kontseiluak sarritan adierazi du bokazio ukaezina duela eskualdearen industrializazioa indartzearen alde, jasangarritasunetik eta klimarekiko errespetutik, eta bide horretan estrategia zehatzak eta udalerrien arteko lankidetza bultzatu dira.

Testuinguru honetan, Kontseiluak Debabarreneko industria eredua berpiztearen alde egin du, enpresa sare lehiakor eta iraunkorra sustatzeko helburuz, eta garapen industriala bultzatzea lehenetsiz.

Bestalde, Basque Precision Technology District (BPTD) Enpresa Elkarteak argi utzi du industria bokazio argia duela betidanik, eta etorkizuneko industria sustatuko duela, jasangarria eta klimarekiko errespetuzkoa. Etorkizuneko giltzarriak integratzen dituen industria, digitalizazioaren aldekoa, jasangarria eta kolaboratzailea.

Horrela, bi aldeek manifestua sinatu dute honako lau helburuak lortzeko asmoz:

  • BPTD Enpresa Elkartearen lankidetza jarduerak babestea, eskualdearen eta industriaren alde.
  • Eskualdearen industrializazio jasangarria indartzeko eta hobetzeko bokazioa areagotzea, klimaren aldeko errespetuz.
  • Ahalegin publiko-pribatu horretan udalez gaindiko administrazioen parte hartzea eskatzea, lurralde-oreka hobetu eta Debabarrenaren ahalegin eta bokazio industriala agerian geratu dadin.
  • Inguruko eskualdeekin elkar hartzea lurralde oreka ahalbidetuko duen estrategia bat ahalbidetzeko.

Sinatze ekitaldian parte hartu dute Debabarreneko alkateek eta BPTD Elkarteko hainbat kidek, hala nola, Eduardo Zubiaurre presidentea, Xabier Alzaga Danobat Groupeko Zuzendari Nagusia, Borja Emparan Engranajes Uretako Zuzendari Nagusia, Cristina Zumeta Debegesako Enpresa eta Berrikuntza saileko arduraduna eta Carlos Abad Urkotronik enpresako gerentea.

Bertaratutako eragile guztiek argi utzi dute une egokia dela industriaren aldeko lankidetza-jarduerak babesteko, egungo osasun-krisiaren ondorioei aurre egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du