IoT konponbideen aurkezpena tokiko enpresentzat

12.06.20
Ekonomi Sustapena

Izarra Centrek Euskadiko eta Espainiako lehenengo IoT (Internet of Things edo Gauzen Internet) laborategi erakuslea hartuko du Ermuko Udalaren eta GAIA Euskadiko Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioen Kluster Elkartearen arteko lankidetzari esker. Espazio horretan soluzio teknologikoen katalogo bat eskainiko da, hiriei eta enpresei beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta efizienteagoak izateko aukera emango diena. Horrela, eskaera indartzeko, kasu praktikoak ezagutzeko eta horrelako irtenbideek ekar ditzaketen onurak eta abantailak ikusteko gai izango gara.

Anbizio handiko proiektu honek aurrera egin ahala, Ermuko eta Mallabiko industria-enpresak bertan inplikatzeko lanean ari dira sustatzaileak, horrela digitalizazioaren trena hartu ahal izan dezaten. Hala, Ermuko Udala eta GAIA enpresekin harremanetan daude IoT irtenbideak aurkezteko eta horiek aztertu ahal izateko, digitalizazioaren onurak lortzeko eta lehiakorragoak izateko.

Orain arte, inguruko enpresa guztiek begi onez ikusi dute ekimena, eta laborategian garatzen diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu dute. Izan ere, ezinbestekoa da horrelako proposamen digitalak hedatzen laguntzea, horiek garatzeko finantzaketa bilatzen lagunduz.

Bestalde, Ermuan bertan testatzeko konponbide proposamenak jasotzeko protokolo bat diseinatu da. Udalak hainbat proposamen jaso ditu dagoeneko, hala nola edukierak kontrolatzeko sistema bat. Une honetan Ermuan pilotu bat ezarri ahal izatea aztertzen ari dira.

LAB IoT proiektuari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsulta ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik