Ezohiko Osoko bilkurara bilduko da bihar Udalbatza
Bilera udaletxean egingo zinegotziak bertan izanik
Ermuko Udalbatzak osoko bilkura berezia egingo du bihar 19:00etatik aurrera. Bilera udaletxean egingo da udalbatza-kideak bertan direlarik eta, gauden deseskaladaren hirugarren fasean eskatzen den gutxieneko segurtasun-distantzia zaintzeko, aretoan zinegotziek ohi ez bezala eseriko dira. Mahaian udal talde bakoitzeko bozeramaileak egongo dira, udal idazkariarekin eta kontu-hartzailearekin batera. Gainerako zinegotziak aretoan dauden egurrezko eserlekuetan eseriko dira, elkarren arteko tartea utziz. Bilera hori streaming bidez emango dugu Youtubeko kanal korporatiboan, eta horren bidez, jarraitu ahal izango dute herritarrek aztertu beharreko gaien garapena eta eztabaida.
Gai-zerrendak sei puntu ditu. Lehenengoa, udalbatzaren batek interes garrantzitsuren bat edo jorratu beharreko gaiekiko bateraezintasunen bat duen eta, jasu horretan, jakinaraztea. Bigarrenean, azken bilkurako akta, maiatzaren 7koa, bozkatuko da. Hirugarrenean, uztailaren 12ko hauteskunde-mahaietako osaketa eta kideak zozketatuko dira, bitarteko elektronikoen bidez.
Jarraian, laugarrenean, datorren 2021 urteko herriko jaieguna zein izango den aukeratuko da. Bosgarren puntuan, Udal Kirol Erakundea autonomoa desegiteari buruz hitz egin eta bozkatuko da. Azkenik, alderdi politikoetako ordezkari hautetsien etxean eta alderdien egoitzatan egindako pintaden inguruan EAJ-PNV, PSOE-PSE, Elkarrekin Ermua eta PP alderdi politikoek batera aurkeztutako mozioa aztertu eta bozkatu ondoren amaituko da saioa.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen