Kiroldegiak ia 89.000 euro itzuli eta konpentsatu dizkie abonatuei
Ermuko kiroldegiak ia 89.000 euro itzuli eta konpentsatu dizkie aste honetan bazkide edo abonatu diren 4.800 herritarrei. Zenbateko hori 2020. urteko abonu guztien laurdena da, eta itzuli egin du, Covid-19 pandemiaren ondorioz instalazioa ezinbestean itxita egon den 3 hilabeteak konpentsatzeko. Abonatutako pertsona bakoitzari dagozkion zenbatekoak –modalitatearen arabera: familiakoa edo banakakoa helduena edo juniorrena– banku-transferentzia bidez jaso dute helbideratzeko eman zuten kontuan. Norbaitek urteko kuota beste bideren baten bidez ordaindu badu –eskudiruz, txartelaz, eta abar– eta ez baditu bankuko datuak eman, fitxa bat bete behar du bere erakundearen datuekin, itzulketa transferentzia bidez jaso ahal izateko.
Abonatuei zenbateko bat dagokie, urteko ordainketa-modalitatearen eta ordaintzeko moduaren arabera. Horrela, kuota behin ordaintzen dutenek eta familiaren abonua dutenek 49,55 euro jaso dituzte, ordaindu zituzten 198,20 eurotatik. Banakako ordainketa duten helduek 31,14 euro jaso dituzte, urteko 124,55 euroko zenbatekoan. Eta, azkenik, abonatu juniorrek 18,45 € jaso dituzte, hau da, ordaindu zuten 73,80 euroko tarifaren laurdena.
Urteko kuota bi zatitan ordaintzen dutenen kasuan, konpoentsazioa bigarren zatiaren zenbatekoa murriztuta jaso dute, orain arte kobratu gabe izan baitute. Horrela, bigarren ordainagirian 99,10 € ordaintzea egokitzen zitzaien familia-abonuaren titularrei erdia soilik kobratu zaie (49,55 €). Ordainketa indibiduala eta ordainketa zatikatua duten helduek 62,28 euroren ordez 31,12 euro ordainagiria jaso dute, urteko zenbatekotik 31,12 euro murriztu ondoren. Eta, azkenik, abonatu juniorrek 18,45 € kobrantza izan dute, urte arruntean jasoko zuketen 36,90 €-ko karguaren ordez.
Jarraian, taulen bidez adieraziko dugu modu grafikoagoan
2020ko Abonua | Zenbatekoa | Itzulitakoa |
---|---|---|
Familiarra | 198,20 € | 49,55 € |
Banakako heldua | 124,55 € | 31,14 € |
Banakako juniorra | 73,80 € | 18,45 € |
Ordainketa zatikatua egiten duten abonatuak: bigarren ordainagiria murriztua edo gutxitua.
2020ko abonuaren 2 zatia | Zenbatekoa | Kargatutako kopurua |
---|---|---|
Familiarra | 99,10 € | 49,55 € |
Banakako heldua | 62,28 € | 31,14 € |
Banakako juniorra | 36,90 € | 18,45 € |
Kiroldegiak 67.147,15 € itzuli dizkie abonatuei, eta beste 21.720,06 € kobratu gabe utzi ditu, ordainagiri zatikatuen bigarrena konpentsatu eta kopurua murrizteagatik. Horrenbestez, Covid-19ren ondorioz ixtearen zuzeneko eragin negatiboa 88.867,21 € urokoa da.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke