Familia eta lana uztartu ahal izateko laguntzak

18.06.20
Gizartea

Ermuko Udalak laguntza ekonomikoen lerro berri bat jarri du abian, lan-jarduera presentzialean hasi behar izan duten seme-alabak edo menpekoak dituzten pertsonen lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.

Diru-laguntza horiek bi helburu dituzte: alde batetik, enplegua sor dadin sustatzea, langabeak lan-merkatuan sartuz; eta, bestetik, familiak kontziliatzen laguntzea, ikastetxeak irailera arte itxita dauden bitartean eta mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuetara edo eguneko zerbitzuetara jo ezin denean, edo familia-eremuan Covid-19a duen gaixoren bat artatu behar izateagatik.

Laguntza horien bidez, 3 eta 10 urte arteko adingabeei, mendekotasuna duten pertsonei (eguneko zentroaren erabiltzaileak edo egoitza esleitzeko zain daudenak) eta koronabirusa duten gaixoei laguntzeko, arreta emateko eta zaintzeko betebeharrei erantzuten zaie.

Diru-laguntzak atzeraeraginezkoak izango dira martxotik aurrera, eta irailera arte luzatuko dira. Beste administrazio publiko batzuek helburu berberetarako onartuta dituzten aldi baterako laguntzen osagarriak izango dira. Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda dagoen langabe bat kontratatzeak dakarren kostuaren zati bat ordaintzea izango da emandako laguntza.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskatzaileen diru-sarrerak eta seme-alaben kopurua kontuan hartzeaz gain, lehentasuna emango zaie guraso bakarreko familiei, desgaitasuna duten pertsonei eta genero-indarkeriaren biktimei.

Laguntzak Kontziliaziorako Plan Integralaren barruan daude, eta herriko 260 umeri eragingo die. Diru-laguntza horiez gain, Udalak hainbat zerbitzu eskainiko ditu, hala nola Eremu Akademiako kontziliazio gela, Antxitxiketan elkartearen udako jarduerak eta Akerlei Akademiaren ingelesezko jarduerak. Laster eskainiko dizuegu ekimen hauen inguruko informazio guztia.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.