Enplegu Zentroa Konbentukoa kalean kokatuko da

22.06.20
Ekonomi Sustapena

Udaleko Enplegu Zerbitzuek aurrez aurreko arretari ekingo diote, aldez aurretik hitzordua eskatuta

Ermuko Udaleko Lan Orientazioko Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak kokaleku berria estreinatu du normaltasun partzialeko aro berri honetan. Udal sail hau Konbentukoa kaleko 5. zenbakira lekualdatuko da gaurtik aurrera, udaletxearen eranskinean, Abiapuntu bulegoaren alboan, duela gutxira arte Euskara Zerbitzua kokatzen zen eraikin berean.

Izarra Txikitik udalerriko erdigunerako lekualdaketa horrek herritarrei asko erraztuko die zerbitzu horretara joateko aukera; izan ere, horrela, gizarte-politiketako gainerako zerbitzuetatik eta Abiapuntu erregistro eta informazio orokorreko bulegotik oso hurbil geratuko da.

Bestalde, Lan Orientazioko Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak aurrez aurreko arretari ekingo dio aste honetatik aurrera, hitzordua eskatuta. Bertara joan ahal izateko, aldez aurretik deitu 943 17 90 18 telefonora hitzordua hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat