Kandelek San Joan suak ordezkatuko dituzte gaur, pandemiaren urtean
Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak ez dute San Joan suaren ohiko jarduera ospatuko aurten, "Koronabirusak eragindako egoeragatik, jendetza pilaketak saihesteko", talde euskaltzaleak sare sozialean argitaratutako ohar batean azaldu dutenez. "Jende asko biltzen gara herriko plazan San Juan bezperan, eta pertsona kopuru hori eta koronabirusa saihesteko protokoloa ez dira bateragarriak", gaineratu dute. Ezustekoa gainditzeko, etxean ospakizun alternatibo bat proposatu dute.
“Horregatik, gaurko ekainaren 23 honetan ez da tradizionala dugun surik plazan, ez eta ekitaldi horretan egiten den ikuskizuna ere, bertan behera lagatzea erabaki baita. Gauzak horrela, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Ermuko bizilagunek datorren urteko ekainaren 23ra arte itxaron beharko dute suaren inguruan batu eta usadioari jarraituz, udako solstizioari ongi-etorria emateko” idatzi dute.
Hala ere, tradizioari eusteko eta gauaz gozatzeko, Euskal Birusak San Juan gure etxeetatik ospatzeko proposamena egiten digu. Horretarako, kandela bat piztea eta gauza txarren zerrenda erretzea proposatzen dute. Garazi Novoak eta Estibaliz Gonzalezek egindako ikus-entzunezkoa eskaintzen du elkarteak.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude