Lanbidek kudeaketa arrunta eta presentziala berreskuratu ditu

23.06.20
Gizartea

Besteak beste, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) izapidetzeko.

Euskadiko Enplegu Zerbitzuak, ''Lanbide''k, zuzeneko arretari eta kudeatzen dituen prestazioen izapidetze presentzialari ekin dio berriz ere, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO), zeinak bide telematikoz bakarrik egin baitzitezkeen krisi sanitarioan eta Covid-19ko pandemian. Denbora horretan, Ermuko Udalak lankidetza modu bat adostu zuen Iurretako bulegoarekin, zeina gure udalerrirako erreferentziazko zentroarekin. Bi erakundeen arteko lankidetza horretan, informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eman ziren, baita Lanbideren prestazioak eskatzeko inprimakiak ere. Era berean, dokumentu horiek jasotzeko eta digitalizatzeko metodo bat ezarri zen, Lanbidera bide telematikoz bidali ahal izateko.

Lanbideren bulegoek ekainean ireki dituzte ateak, eta aurrez aurreko arretari ekin diote berriro, horretarako aldez aurretik hitzordua hartu behar delarik. Egun eta aste batzuk pasa ondoren arreta normalizatu egin da, Lanbideren bulego-sarea martxan dagoelako, eta Iurretako bulegoarekin egindako akordioak jada hasierako baliagarritasuna eta izaera galdu du. Horregatik, aurrerantzean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izapideak egin behar dituzten Ermuko biztanleek ohiko bideak erabili beharko dituzte.

DSBE eta EPO prestazioak izapidetzean normaltasuna berreskuratu ondoren, informazio guztia Lanbideren webgunean eta ohiko telefonoen bidez aurki daiteke (945 160 600 edo 630 305 452). Bi bide horietatik, enplegu-sistemaren beharrezko kudeaketak egiteko aurrez aurreko hitzordua eska daiteke berriz ere. Erabiltzaileen arretarako ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era eta 8:30etik 18:30era, uztailean eta abuztuan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei