Gozatu ezazu uda abenturaz eta kirolez blai!

25.06.20
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Arloak eta Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak 5 eta 15 urte bitarteko haurrentzako Multiabentura kirol koloniak antolatu dituzte. Jarduerak uztailaren 6tik 24ra bitartean egingo dira, eta koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-larrialdiko egoerara egokituko dira.

Multiabenturak jarduera freskagarriz betetako hiru aste eskaintzen ditu, eta parte hartzen duten gaztetxoek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute, hala nola, malabarrez, dantzez, atletismoaz, patinajeaz, defentsa pertsonalaz, errugbiaz edo euskal pilotaz. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 9:30etik 13:30era bitartean, eta egungo egoera dela-eta, jarduera guztiak Ermuan egingo dira.

Talde bakoitzean gehienez ere 14 neska-mutil egongo dira, eta guztiek maskara jantzita eraman beharko dute. Jarduerak, ahal dela, Betiondoko futbol-zelaian egingo dira, eta euria eginez gero, Miguel Angel Blanco udal-kiroldegiko pistan edo Aritzmendi pilotalekuko kantxan. Aurten ez da igerilekua erabiliko.

Edozein gorabehera edo aldaketa jakinarazteko gurasoekiko harremana azkarra izan dadin, telefono mugikor zenbaki bat eskatzen da, aste bakoitzean egiten diren jarduera bereziei buruzko informazio guztia kanal horren bidez emango baita.

Izen-emateak eta osasun neurriak

Kirol udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea gaur osteguna, ekainak 25, hasten da, eta uztailaren 1era arte, asteazkena, egongo da zabalik.

Izen-ematea Miguel Angel Blanco udal-kiroldegiko harreran egin daiteke, instalazioen ohiko ordutegian. Lerro hauen ostean ikusi dezakezue inskribatzeko orria, baina hori bete aurretik, oso garrantzitsua da neurri higieniko-sanitarioei, Covid-19aren inguruan ezarritako protokoloei eta baimen egokiei buruzko dokumentuak irakurtzea, betetzea eta sinatzea. Hemen dituzue fitxategi guztiak:

  • Inskripzio-orria
  • II. eranskina: jarduera Covid-19aren egoerara egokitzeko plana
  • III. eranskina: Covid-19arekin kutsatzeko arriskua dagoenean edo positibo ematen denean jarduteko eta prebenitzeko protokoloa.
  • IV. eranskina: jardueraren baldintzak, informatzeko betebeharra eta baimen informatua onartzea
  • V. eranskina: nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurriak
  • Beharrak eta baimenak
  • Osakidetzako osasun-txartelaren kopia ere aurkeztu beharko da.

Izena ematera bertaratzen diren gurasoei edo legezko tutoreei gomendatzen zaie dokumentazio guztia beteta eramatea edo, posible ez denean, boligrafoa eramatea beren datuak betetzeko eta kutsatzeak saihesteko.

Hona hemen tarifak:

  • Kiroldegiko abonatuak direnak: 91,75 euro.
  • Abonatuak ez direnak: 133,20 euro.

Ordaintzeko onartutako modu bakarra inskripzio-orrian betetzen dena izango da, eta nahitaez erantsi beharko dira datuak banku-helbideratze bidez ordaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke