Aniztasunaren eta sexu askatasunaren alde, 'itzaletatik irten eta eguzkipean ibili'

26.06.20
Gizartea

Igande honetan, ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, duela mende erdi baino gehiago New Yorken hasi ziren aldarrikapenen harira. Orduan, LGTBI+ kolektiboko pertsona talde batek Stonewall-en euren eskubideen alde egin zuen. Istilu historiko haien ondorioz, askatasunaren eta sexu-aniztasunaren aldeko mugimendua piztu zen planeta osoan, eta Martha Shelley ekintzaileak aske izateko dei argia egin zion kolektibo osoari: "Itzaletatik irten eta eguzkipean ibili".

Ordutik, bidea luzea eta zaila izan da, baina oraindik lan asko dago aurretik. Tamalez, herrialde eta gizarte batzuek oraindik ez dituzte LGTBI+ pertsonen eskubideak onartzen, eta jazarri egiten zaie, heriotza-zigorra aplikatuta muturreko kasuetan. Aurten, gainera, Covid-19aren pandemiaren ondorioz bizi izan dugun konfinamendu-egoera dela eta, kolektibo ahulenen egoera, besteak beste LGTBI+arena, larriagotu egin da kasu askotan.

Horregatik guztiagatik, egunez egun lanean jarraitu behar dugu, berdintasunezko gizartea osatzeko.

Udaletxeak Maitasunak kolore anitz ditu leloa duen aldarrikapen pankarta bat du jarrita ostegunetik, eta eraikinaren balkoi nagusian egongo da eskegita asteburu osoan zehar.

Gainera, Udal liburutegiarekin lankidetzan, LGTBI+ kolektiboari buruzko irakurketa-gida bat osatu da, pertsona horiek dituzten arazoen berri gehiago izateko eta arazo horietaz jabetzeko. Gidak haurrentzako eta helduentzako irakurketak, ikus-entzunezkoak eta erreferentziazko webguneak ditu, informazio gehiago lortzeko. Liburuxka udalerri osoko etxeetako postontzietan banatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan