Liburutegiak aretoak irekiko dizkio publikoari bihar
Udal liburutegiak ikasketa eta irakurketa gelak irekiko dizkie berriro bazkide eta erabiltzaileei bihar uztailak 1eko asteazkenean. Horretarako, protokolo bat egin du zeinean kontuan hartzen dira COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu ondoren. Plan hori Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko Aginduak ezarri zuen, eta 2020ko ekainaren 19ko EHAAn argitaratu zen.
Hartutako neurrietako bat edukiera aipatutako aginduak ezarritako % 60ra egokitzea izan da. Horretarako, espazioak eta altzariak berrantolatu behar izan dira, ikasteko mahaiak elkartuz eta aulkiak eta besaulkiak kenduz, eserita dauden pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzeko.
Eraikin osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da pertsona guztientzat, baita liburutegira sartu aurretik eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere.
Gela hidroalkoholikoa egongo da liburutegiaren sarreran, ikasketa-geletan eta wc-etan, liburutegira sartzen diren pertsonek erabiltzeko.
Prentsa ikasteko eta irakurtzeko geletako mahai eta besaulkietan irakurriko da, prentsa irakurtzeko gela erabileratik kanpo geratuko baita.
Egunkariak egongo dira eskuragarri bertan irakurtzeko. Aldizkariak irakurri ahal izateko, aldiz, maileguan hartu eta hallean horretarako jarritako kutxan itzuli beharko dira.
Haurrentzako liburutegia itxita egongo da, baina haurrentzako liburuaketa DVDak maileguan eraman ahal izando dira langileei eskatuta.
Itzulketak errazteko, kutxa batzuk gordeko dira eraikinera sartzeko hallean, eta pertsona bakoitzak itzuli nahi dituen dokumentuak utziko ditu bertan. Agiri horiek berrogeialdian jarriko dira 7 egunez.
Maileguan dauden materialak eramateko, erabiltzaileek, ahal den neurrian, liburutegiari nahi dutena eska diezaiotela eskatzen jarraitzen da, eskuragarri dauden komunikazio-bideetako edozeinen bidez: posta elektronikoa (biblioteca@udalermua.net), telefonoa (943 17 92 12), WhatsApp (943 17 92 12) eta liburubila, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kultura-baliabideen bilatzailea, liburuen eta ikus-entzunezkoen eskuragarritasuna kontsultatzeko aukera ematen duena. Edonola ere, uztailaren 1etik aurrera, apalategietara libre sartu ahal izango da, erabilera horretarako ezarritako edukiera errespetatuz.
Semaforo bat jarriko da eraikineko hallean, eta ikasteko eta irakurtzeko gelen edukiera beteta dagoenean abisatzeko balioko du.
Liburutegiak "liburutegi osasuntsua" dekalogoa egin du. Bertan, zerbitzua eskuratzeko baldintza berriei buruzko informazio praktikoa jasotzen da.
Liburutegiak eskaintzen duen aholkularitza zerbitzua aktibo egon da berrogeialdian, eta hala jarraitzen du; beraz, edozein zalantza argitzeko edo zure irakurketak edo ikus-entzunezkoak eskatzeko aukera duzu:
- Telefonoz: 943179212
- WhatsApp bidez: https://wa.me/34943179212(Sartu kode hori mugikorraren nabigatzailean)
- E-postaz:biblioteca@udalermua.net
Era berean, 70 urtetik gorakoentzako etxez etxeko mailegua ere erabilgarri egongo da, egoera bereziengatik (desgaitasuna, arrisku-kolektiboa, etab.) liburutegira joan ezin direnentzat.
Neurri horien guztien azpian premisa dago: zerbitzuak ematea, lehentasuna emanez eta erabiltzaileen zein langileen osasuna bermatuz.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean