Imagen
Bertan behera utzitako ikuskizunen sarrerak itzultzeko epea zabalik
06.07.20
Kultura eta Gazteria
Udal Kultura Sailak gogorarazi du Covid-19a dela eta Ermua Antzokian eta Lobiano Kultur Gunean bertan behera edo atzeratuta geratu diren ikuskizunetarako eskuratutako sarrera fisikoak itzultzeko epeak indarrean jarraitzen duela. Sarrerak astelehenetik ostiralera bueltatu ahal izango dira, 11:00etatik 12:30era, Ermua Antzokiko leihatilan, eta epea uztailaren 24an amaituko da.
Koronabirusaren pandemiagatik atzeratutako ikuskizunen kasuan, eskuratutako sarrera data berrirako baliagarria izango da, baina itzultzeko aukera ere ematen da. Bertan behera geratu diren ekitaldiei dagokienez, sarreraren zenbatekoa itzultzea da eskaintzen den aukera bakarra.
Covid-19ak kaltetu dituen ikuskizunen zerrenda honakoa da:
| Ikuskizuna | Izenburua/Artista | Egoera |
|---|---|---|
| Kontzertua | Ash Grunwald | Bertan behera |
| Antzerkia | Cyrano - José Luis Gil | Bertan behera |
| Haurrentzat | Bizi dantza - Pirritx, Porrotx eta Marimotots | Bertan behera |
| Antzerkia | Dando el cante - La Nere | Bertan behera |
| Antzerkia | Zaldi urdina - Artedrama | Bertan behera |
| Kontzertua | Dani Fernández | 2021ko urtarrilaren 29ra atzeratua |
| Kontzertua | Arizona Baby | 2021eko otsailaren 26ra atzeratua |
| Antzerkia | El patio de mi casa - Pez Limbo | 2021eko apirilaren 30era atzeratua |
Lotutako albisteak
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko