Innpulso Sareko Osoko Bilkurak Kontseilu Errektorearen handitzea eta tokiko berrikuntza-politikak bultzatzeko manifestua onartu ditu

08.07.20
Erakundea

Innpulso sarea osatzen duten 45 hiri baino gehiagoko ordezkariek telematikoki parte hartu dute ezohiko bilkuran, eta aho batez onartu dute Kontseilu Errektorea handitzea eskatzen duen estatutuen aldaketa. Horrela, organo horrek 6 kide izatetik 9 izatera pasako da, eta Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren kategoria bakoitzeko hiru hiri sartuko dira.

Aldaketa horren helburua elkartea bere errealitatera egokitzea da, eta bertan ahalik eta lurralde-aniztasun, aniztasun politiko eta parekotasun handiena hartzea; izan ere, elkarteak hamarkada bat bete du lanean, eta 30 kide izatetik 72 izatera igaro da.

Halaber, hauteskundeen egutegia adostu da, eta uztailaren 31 da presidentetzarako eta Kontseilu Errektorerako hautagaitzak aurkezteko azken eguna. Ondoren, irailaren 16an, sarearen ohiko osoko bilkura egingo da, eta, besteak beste, lehendakari berria eta Kontseilu Errektoreko kideak hautatzeko bozketa egingo da.

Era berean, beste dokumentu batzuk berretsi dira, hala nola Berrikuntzako politika publikoak bultzatzearen eta sustatzearen aldeko manifestua, Covid-19ak hirietan dituen ondorioak arintzeko funtsezko tresna gisa.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko