'Etxetik plazara' ekimenak musika ardatz duten beste 4 ikuskizun ekarriko asteburuan

09.07.20
Kultura eta Gazteria

Uztaila berezi honetan ''Etxetik plazara'' kaleko ikuskizun eta jardueren kultur egitarauak bere bigarren proposamen sorta ekarriko digu, bihar hasiera emango diogun asteburuan. Datozen hiru egunetan beste lau ikuskizun anitzez gozatzeko aukera izango dugu, horien artean hiruk musika izango dute ardatz nagusi.

Ostiralean Hip-Hop musika lantzen eta artistikoki ‘La Basu'' goitizenaz ezaguna den abeslari bilbotarrak kontzertua eskainiko du San Pelaion, 20:30etik aurrera. Bilbon jaio eta hazitako Elena Caballerok musikaren maitale leialtzat du bere burua, eta musika genero hauek nabarmentzen ditu: rap, soul, dance hall, reggae, R & B, rock, punk eta baita flamenkoa ere... Aneguriarekin batera, Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da, non emakumeak babesten dituzten hip hoparen kulturaren barruan.

Larunbatean musika izango dugu, baita ere, kasu honetan ‘Gari’ abeslariaren euskarazko Pop-rocka, Maldanbera taldearekin batera. Ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da, 19:30etik aurrera. Legazpiarrak ''Beste denbora batean'' diskoa aurkeztuko du. Taldea indar eta ilusio berriarekin itzuliko da eta, batez ere, abesti berriekin.

Egun eta ordu berean ''Versionarios'' talde ermuarrak kontzertua eskainiko du San Pelaion. Bere errepertorioa eboluzionatuz joan da denborarekin, pop eta rock generoen,azken lau hamarkadetako abestien aukeraketa on bat eskaintzen dutelarik. Publikoaren gozamenerako konektatzen duen zuzeneko musika lantnzen dute.

Igandean, azkenik, arte eszenikoaren txanda izango da eta haurrei eskainita egongo. ‘Ganso y Cía'' konpainiak'' Babo Royal ''ikuskizuna aurkeztuko du San Pelaion, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude