Balantze positiboa egiten da, 'Etxetik plazara' ekimenak ibilbide erdia betetzean
''Etxetik plazara'' ekimenak ibilbide erdia bete du eta orain arte gozatu eta ikusitakoaz balantzea positiboa da. Programaren helburua gure udalerriko kultura-jarduerari pixkanaka ekitea da, udal Kultura Sailak diseinatzen duen tresnaren bidez. Kultur teknikariak adierazi duenez, "oso eskertzekoa da herritarrak erakusten ari diren jokabide ona eta ulermena, jarduerak egungo egoerarekin bateragarriak diren osasun-segurtasuneko baldintzetan garatzen direla ziurtatzeko ezarritako neurrien aurrean. Jarrera lasai eta ulerkor hori islatzen da azken bi asteburuetan programatutako ekitaldietan gorabeherarik edo aglomeraziorik egon ez delako.
Ikusle kopuruari dagokionez, ezberdina izan da, ikuskizun bakoitzaren eta/edo eguraldiaren arabera, -esaterako euria egin duen azken ostiralaren kasuan-, baina datuen arabera, batez beste 100 pertsona inguru izan dira jarduera bakoitzeko. Versionarios taldearen kontzertua, azken larunbat honetakoa, interes gehien piztu zuen ekitaldia izan zen, 192 lagun bildu zituelako (muga diren 250 ikuslera iritsi gabe).
Asteburu honetan beste lau jarduera izango ditugu
''Tio Teronen Semeak'' taldeak dantza eta umorea uztartzen dituen eta "Festamentua" izenburua duen ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan. Emanaldia ostiralean, hilak 17, izango da, 20:30ean, San Pelaio plazan.
Larunbatean, Mustapha Agahrban Azarkan taldearen kontzertua izango dugu Orbe Kardinalaren plazan eta UNA talde katalanaren eskutik. Talde hori 5 emakumek osatzen dute, eta ahotsaz baliatuz bakarrik –instrumentorik gabe- kantatzen dute ekin pop musikak bertsionatuz, San Pelaio plazan. Bi kontzertu horiek 19:30ean hasiko dira.
Asteburuko programazioari amaiera emateko, "Futbolariak eta printzesak" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek, Eidabe konpainiaren eskutik, igande arratsaldeko 7etan, San Pelaio plazan.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude