Imagen
Enplegu Zentro berriko zerbitzuen eskaintza
15.07.20
Ekonomi Sustapena
Ermuko Udaleko Lan Orientazio Zerbitzua eta Enplegu Zentroa Konbentukoa kaleko 5. zenbakian dago duela aste batzuetatik, udaletxearen eranskinean, Abiapuntuko bulegoen ondoan.
Lekualdaketa horren helburua herritarrei zerbitzu horretarako sarbidea erraztea da; izan ere, horrela, gizarte-politiketako gainerako zerbitzuetara ere hurbiltzen da, baita Abiapuntu erregistro eta informazio orokorreko bulegora ere.
Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei. Hona hemen zerbitzu horiek:
- DSBEarekin eta gutxieneko bizi-diru-sarrerarekin lotutako izapideei buruzko informazioa eta laguntza
- Informazioa eta laguntza SEPErekin lotutako izapideetan, hala nola langabezia-prestazioan eta subsidioan
- Profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko informazioa
- Lan-merkatuari buruzko informazioa
- SEPErako, Gizarte Segurantzarako eta Lanbiderako hitzordua lortzea
- Lan-bizitza dokumentua lortzea
- Bajako administrazio-egoeratik alta ematera aldatzea LANBIDEn
- Hasierako alta eskatzea LANBIDEn
- DARDE berritzea -langabezia pasatzea-
- Curriculum Vitaea sortzea
- LANBIDEko Curriculum Vitaea eguneratzea
- Aurkezpen-gutunak egitea
- Enplegu-agentzietan, ABLEetan, enplegu-atarietan eta beste enpresa batzuetan izena ematea
- Lan eta prestakuntza eskaintzetan bilatzea eta izena ematea
- Enplegu-bilaketa hobetzeko tailerrak
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak eta inprimagailuak eskura izatea pertsona baten laguntzarekin, enplegua bilatzearekin eta prestakuntzarekin lotutako era guztietako izapideak egiteko
- Enplegua bilatzeari buruzko liburuen mailegua
- Enplegu-bilaketa antolatzeko hitzorduak orientatzaile batekin
- Lan-elkarrizketak prestatzea
- Enpresen zerrendak lortzea
Bestalde, gogorarazten dugu Lan Orientazioko Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak aurrez aurreko arreta ematen dutela berriro, hitzordua eskatuta. Bertara joan ahal izateko, deitu 943 17 90 18 telefonora hitzordua hartzeko.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat