Gazterobotika abian izango da irailetik aurrera
Gazterobotika ekimenaren laugarren edizioa egingo da irailean Ermuan, eta Lehen Hezkuntzako haurrek bi robotika tailerrez gozatzeko aukera izango dute bertan. Hezkuntza-ekintza horien helburu nagusia udalerriko ikasle gazteek STEAM gaitasunekiko duten interesa piztea da. Gaitasun horiek zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika hartzen dituzte barne. Era berean, neskek gaitasun horiekiko interes handiagoa izan dezaten sustatu nahi da, modu praktiko eta dibertigarrian.
Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean burutuko diren saioetan, parte-hartzaileak teknologiarekin ikasiz dibertituko dira, euren robotika-proiektuak eraikiz eta programatuz.
Doplay enpresa arduratuko da tailerrak emateaz, eta euskaraz izango dira; guztira 20 ordu eskainiko dira, 5 egunetan banatuta, eta Izarra Centreko laugarren solairuan egingo dira ariketak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. Mailen arteko haurrek parte hartu ahal izango dute, bi taldetan banatuta, eta ikasgela bakoitzean 14 haur onartuko dira gehienez. Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eta materialak izango ditu elementurik partekatu behar ez izateko, eta uneoro maskara eraman beharko dute segurtasun-neurri gisa.
Tailer hauen prezioa 30 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko. Aurreinskripzioa esteka honen bidez egin daiteke.
Tailerretako programazioa
Doplay enpresak jarduera-programa prestatu du ekimen honetan parte hartzen duen talde bakoitzarentzat, eta honako ekintza hauek izango ditu:
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrentzako tailerrak:
- 1. eguna: Lego Wedorekin egindako animalien lasterketa. Zakurrak, dortokak, tximinoak, itsas lehoiak, eskorpioiak eta igelak muntatuko ditugu, guztiak trakzio eta transmisio mekanismo desberdinekin eta programazioarekin.
- 2. eguna: Spherorekin programazioa, gure robota kalibratu, parametrizatu eta konfiguratzeko. Marraztuz eta blokeen bidez programatuko dugu, eta hainbat erronka izango ditugu: labirintoak, irudiak eta ibilbideak, boloak, atletismo-probak eta futbol-partidak.
- 3. eguna: bideo-jokoen programazioa Kodu Game Lab-ekin, Microsoften doako tresna, hiru dimentsiotako joko politak garatzeko aukera ematen duena. Joko hauetakoren bat aukeratuko dugu: auto eroen lasterketak, gazteluaren konkista (1 vs 1 jokoa) eta kolore kolore, joko guztia kolore batean bihurtzen saiatzen dena.
- 4. eguna: programazioa Ozobotekin. Robot hau harrigarria da: lerroak, kolore-kodeak, blokekako programazioa, eskuzko kontrola, elkarrekintza autonomoa, musika modua, jarraipena eta ihesa jarraitzen ditu.
- 5. eguna: robotika Spike Primerekin. Esku eta beso robotikoak eraikiko ditugu. Ikusiko dugu zein diren eraginkorragoak, egin beharreko lanaren arabera.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrentzako tailerrak:
- 1. eta 2. egunak: kanika eta errodamendu bolen zirkuitu handiak. Proiektu honen helburua zirkuitu itxi bakar eta ikusgarri bat egitea da, kanika-bola ugari ibiltzeko, makina eta sistema motorizatu, automatizatu eta robotizatuetatik igaroz. Horretarako, hainbat produktu, pieza eta erreminta erabiliko ditugu.
- 3. y 4. egunak: robot transformerrak. Transformer politak eraikiko ditugu, humanoide gisa ibiltzen direnak eta ibilgailu bihurtzen direnak, eta alderantziz. Dinamika eta zinematika kontzeptuak ulertuko ditugu. Autonomoak izango dira, behar izanez gero aginduak emango dizkiegu eta programazioaren sekretuak ezagutuko ditugu.
- 5. eguna: robot transformerrak. Bideojoko bat garatzeko prozesuak sormena eta pentsamendu logiko eta algoritmikoa sustatzen ditu. KODU Game Lab, Microsoftek garatua eta doakoa, hiru dimentsioko programazio bisualeko ingurune bat da, elkarreragin oso lortua duena. Ikasleek etxean garatzen jarraitu ahal izango dituzten 3 bideo-joko planteatzen ditugu.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren