Udalekuak bertan behera geratu dira, Covid-19aren aurreko prebentzio-neurri gisa

20.07.20
Erakundea

EUDELek eta Osasun Sailak kutsadurak ekiditeko gomendioen dekalogoa aurkeztu dute

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak udalekuak bertan behera uztea adostu dute, Euskadi osoan gertatzen ari den Covid-19 kasuen gorakadari aurrea hartzeko neurri gisa.

Ermuko Udala Akerlei eta Eremu tokiko akademiekin harremanetan jarri da, hilaren amaierara arte egingo ziren Kontziliazio Plan Integraleko taldeen jarduera amaitzeko. Kiroldegitik sustatutako Multiabentura kirol udalekuak ere bertan behera geratu dira. Bestalde, Antxitxiketan kolektiboak prestatutako udalekuak pasatu den astean bukatu ziren.

Hori da Osasun Sailak eta Osakidetzak pandemiaren datuen bilakaeraren aurrean hartu duten prebentzio eta behin-behineko neurrietako bat, eguneko zentroen aldi baterako itxierarekin, irteeren murrizketarekin eta egoitzetako bisiten mugarekin batera.

Osasun-agintariek bereziki azpimarratu dute Udalen lankidetza herritarrak eta tokiko kolektiboak kontzientziatzeko, eta azpimarratu dute maskara nahitaez erabili behar dela, eta zorrotz bete behar direla epidemiaren hedapenari eusteko ezarritako neurriak.

Testuinguru horretan, EUDELek eta Osasun Sailak kutsadurak ekiditeko gomendioen dekalogo hau prestatu dute:

  1. Jakinarazpen publiko guztietan herritarrei ospakizunek edo pertsonen kontzentrazioek Covid-19a transmititzeko dakarten arriskuaren berri ematea,   eta   herritar   guztien   erantzunkidetasuna aipatzea.
  2. Jaien  edo  ekitaldien  programa  ofizialak  egin  daitezen  ekiditea. Jai-ekitaldiak  zabaltzeko  kartelak edo bestelako bitartekoak ez sustatzea.
  3. Konpartsak,  blusen  eta  nesken  kuadrillak,  lagunarteak,  taldeak,  ostalaritza,  kirol-taldeak  eta gizarte-eragileak jaiak edo ekitaldiak EZ antolatzeko eta EZ ospatzeko inplikaraztea.
  4. Edukiera  eta  pertsonen  artean  gomendatutako  distantzia  fisikoak  (1,5 metro) kontrolatzeko  moduko kultura-edo  entretenimendu-jarduerak  eta -ikuskizunak  egiteko  aukerak  baino  ez  ematea  eta, horretarako,  hori  guztia  betetzeko  neurriak  ezartzea  eta,  bestela,  ekitaldia  etetea  aurreikusita izatea.
  5. Espazio  publikoa  azokako  ikuskizunetarako,  txosnetarako,  salmenta-postu  ibiltarietarako  edo antzekoetarako  erabil  daitezen ekiditea,  baldin  eta  haietan  segurtasun-neurriak  betetzen  direla bermatu ezin bada.
  6. Ostalaritza  ixteko  ordutegiak  betetzea  eta,  hala,  taldekatzeak  eta  alkohola  beste  espazio  publiko batzuetan kontsumitu daitezen ekiditea.
  7. Udalerrian  arrisku  gehien  duten  eremuak  eta  pertsonen kontzentrazioak  dituzten ordutegiak identifikatzea,   prebentzio-neurriak   izatea,   pertsonen   zirkulazioa   antolatzea   eta   espazioak pertsonen arteko segurtasun-distantzia gorde ahal izateko moduan banantzea edo sektorizatzea.
  8. Txoko,  sozietate  gastronomiko, gazteen  aisia-lokal  eta  erabilera  publikoko  titulartasun  pribatuko espazioei  ordutegiak  eta   araudia   bete   behar   dituztela   gogoraraztea   eta  betetzen   dituztela zaintzea.
  9. Prebentzio-neurriak  ezartzea,  baldin  eta  sare  sozialen  bidez  deialdi  jendetsuak  egiten  direla jakiten bada, besteak beste: barrera mekanikoak jartzea eta horiek ez ospatzeko zaintza ezartzea. Egun zehatzetan,  udaltzainen  eta  Ertzaintzaren  presentzia  areagotzea,  indarrean  dagoen  araudia betetzen dela zaintzeko.
  10. Udalerritik kanpo pertsona-pilaketa handia egon daitekeelako susmorik badago, disuasio-neurriak aktibatzea, besteak  beste:  ibilgailu  partikularren  eta  garraio  kolektibo  publiko  eta  pribatuen sarbidea zailtzea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua