Dantza erakustaldia bertan behera eta pailazo taldea ordezkatuta 'Etxetik plazara' programan

21.07.20
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, datorren astebururako aurreikusita dagoen ''Etxetik plazara'' kultur programazio alternatiboak aldaketak izango ditu. Horrela, ostiralean, hilak 24, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera San Pelaio parkean Txindurri dantza eta txistu taldeak eskaini beharreko erakustaldia bertan behera geratu da, antolaketarekin zerikusirik ez duten azken orduko arazo konponezinak direla eta.

Igandean, hilak 26an, San Pelaio parkea arratseko zazpi eta erdietatik aurrera izan behar genuen Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen "Petitxou" haurrentzako ikuskizuna ere aldatu behar izan da eta haren ordez "Zoro gaitezen" titulukoa ikuksgai izango dugu, Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukotearena.

Programatutako genituen gainerako jarduerak aurreikusitakoaren arabera mantentzen dira. Xabi Artiedaren ''Takk'' euskarazko umorezko bakarrizketa, larunbatean, hilak 25, Cardenal plazan, 19:30etik aurrera. Baita ''Aureo Uparte'' zirku ikuskizuna ere San Pelaio parkean, egun berbereko arratsalde eta ordu berean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak