Etxetik plazara kultur egitaraua, azken txanpan

22.07.20
Kultura eta Gazteria

Etxetik plazara'' kultur programa alternatiboa azken txanpan sartu da. Laugarren hau protokoloa, segurtasun-neurri zorrotzak, urruntzea eta edukiera kontrolatua oinarri izan duen aire zabaleko kultur programazioaren azken asteburua izango da. Ekimenak harrera ona eta jarraipen gorabeheratsua izan du, pandemia osteko testuinguru ezohikoan.

Ekitaldiak izango ditugu larunbatean eta igandean, ostiraleko Txindurri txistu eta dantza taldea ermuarraren erakustaldia bertan behera geratu ondoren. Hori horrela, larunbatean bi ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu. Lehena, Xabi Artieda artistaren bakarrizketa, ''Ttak'' ikuskizunarekin, Orbe Kardinalaren plazan izango da, 19:30etik aurrera. Artista nafarrak umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat ekoitzi du Euskaraldia ekimenaren harira. Programak Euskaraldia ekimenaren barruan dauden dinamikak eta proposamenak azaldu, gizarteratu eta azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko dena azaldu nahi du.

Bigarrena, zirku-proposamena da, Cía Uparte taldeko ''Áureo'' ikuskizuna. Áureo Urrea edertasuna, harmonia eta plastikotasuna da, eta, aldi berean, arriskua, tentsioa eta inpaktua. Maila tekniko altuko akrobaziak objektuaren eta pertsonen arteko erlazioak zehaztasunez eta argumentuz kalkulatu ziren espazio batean exekutatzen dira. Ezer ez da arbitrarioa. San Pelaio parkean, 19:30ean hasita.

Igandean, "Zoro gaitezen" haurrentzako ikuskizuna gozatu ahal izango dugu, Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukotea protagonista dela. Hauek Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ordez datoz, hasierako emanaldia aldatu behar izan delako. San Pelaio plazan emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Azkenik, gogoratu bihar, hilak 23, Joseba Gotzonen ''Burdina eta Abotsa'' izeneko eskultura-erakusketa amaitu eta itxiko dela, Lobiano Kulturgunean. Doan bisitatu ahal izango dugu 18:00etatik 20:00etara bitartean, gaur eta bihar.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude