Udako zinea: 12 filma emozioz beteriko beste horrenbeste gauerako

24.07.20
Kultura eta Gazteria

Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan. Udal kultura sailak dozena bat proiekzio interesgarri programatu ditu, orotariko generoak eta adin eta gustu guztietarako aproposak, titulu berriak edo estreinaldiak. Kalean, aire zabalean eta doan ikusi ahal izango ditugun proiekzioak. Saioak astean hiru egunetan egingo dira –astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan– hileko lau asteetan zehar, Orbe kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria eginez gero, Santiagoko parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.  

Oso eskaintza zabala izango da, pandemiaren urteko uda atipiko honetako gauetarako. Proiekzioetan ikusle kopurua edo edukiera kontrolatua izango dute, segurtasun-neurri zorrotzen arabera egingo dira, gomendatutako gutxieneko distantzia soziala gordez, ikusleek bere maskara eraman beharko dute eta eserita egon beharko, zine eremura sartu nahiz irtetea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira, jende-pilaketarik egon ez dadin.

Kontratatu diren tituluak eta erakustaldien datak jarraiki hauek dira:

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude