Kiroldegiko pista berritzeko lanak hasi dira

24.07.20
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak erabilera anitzeko pista nagusiaren zoladura zaharberritzeko lanak hasi ditu. Urteetako erabileraren eta higaduraren ostean, Parquets Nervión enpresak egoera optimoan utziko du pista kirol denboraldi berrirako.

Zaharberritze lanak asteazken honetan hasi dituzte, eta hiru aste barru amaitzea espero dute. Horrela, pista prest egongo da Errotabarri emakumezkoen eskubaloi taldearen aurredenboraldirako eta Scorpio areto futboleko taldearen partiduetarako.

Aste honetan zehar, 1.379 metro koadroko zur trinkoko zoladuraren berniza mozten eta kentzen ari dira. Aparatu batzuen bidez, zura tratatu, leundu eta uzten duen errautsa xurgatzen da. Ondoren, kapa isolatzailea jarriko zaio, eta suaren aurka babesteko berniza aplikatuko da pista osoan.

Kantxako egurra behar bezala prestatu bezain laster, kirol ezberdinetarako behar diren lerroak markatu eta margotuko dira: kantxa bat eskubaloirako, beste bat areto futbolerako, beste bat saskibaloirako, zeharkako bi saskibaloirako eta bat volleyballerako. Pistaren erdiko zirkuluan, gainera, Ermuko Udalaren irudia diren kupulak margotuko dira.

Obra osoak 31.496,50 euroko aurrekontua du, BEZa barne.

Kantxaren egoeraren eta egunotan egiten ari diren lanen irudi batzuk uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira