Abisua biharko: alerta laranja muturreko tenperatura altuengatik
Segurtasun Sailaren barne dagoen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta eman du tenperatura altu iraunkorren eta muturreko maximoen pronostiko bereziagatik. Bereziki biharko -uztailaren 30eko- ostegunerako.
Euskalmetek, Euskal Meteorologi Agentziak honako pronostikoa iragarri du: “Bihar beroa albiste izango da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta termometroa 35-40 ºC artean ibiliko da hainbat bazterretan. Kantauri isurialdeko hainbat puntutan 40 ºC-tik gora ere igo daiteke termometroa. Eguzkia bistan izango da eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, ez da baztertzen han-hemenka zaparrada edo trumoi-ekaitzen bat botatzea. Egunaren amaieran baliteke kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatzea, bolada gogorrekin, mendebaldean bereziki”.
Hori dela eta, bero-bolada horren aurrean kontu handiz ibiltzeko eskatu dute. Eta mesedegarri diren jarraibide eta gomendio batzuk ematen dituzte, batez ere arrisku-taldeetan sartzen diren pertsonentzat: haurrak eta adinez oso nagusiak direnak.
Abisuak honako hitzak erabiltzen ditu:
Osteguna, 2020/07/30:
- Alerta laranja, tenperatura altuengatik, 12: 00etatik 21: 00etara. Tenperatura maximoak 37 ºC-ra irits daitezke kostaldean, 39 ºC-ra Kantauri isurialdean, 37 ºC-ra trantsizio eremuan eta 38 ºC-ra Ebro ibaiaren ardatzean. Arratsalde-gauean kostaldean haizea mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da.
- Alerta laranja, baso-suteak izateko arriskuagatik, 12: 00etatik 24: 00etara. Baso-suteen arriskua oso handia da EAEn, tenperatura altuak, hegoaldeko haizea eta hezetasun erlatibo txikia direla eta.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean