Umorea protagonista aire zabaleko zinearen hirugarren astean

17.08.20
Kultura eta Gazteria

Egitarauaren erdia gaindituta, hastear da udako aire zabaleko zine aste berria. Oraingoan ere, astelehen, asteazken eta ostiralean hiru film berriz gozatzeko aukera izango dugu. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira Orbe Kardinala plazan, eta euria eginez gero, parrokiako elizako arkupeetan izango dira saioak.

Proiekzioak doakoak dira, baina edukiera kontrolatua izango dute, ezohiko osasun egoera dela eta. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzak jarraituko dira, pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Abuztuak 17, astelehena: Shazam!

Asteari hasiera emateko, ikusle guztientzako akziozko komedia bat izango dugu ikusgai: Shazam! David F. Sandbergek zuzendu du Zachary Levi, Asher Angel eta Mark Strong protagonista dituen ekoizpen dibertigarria. Billy Batson, 14 urteko harrerako mutikoa, kaleetan hazi da eta SHAZAM! hitza oihukatzen duenean, Shazam superheroi heldua bihurtzen da, antzinako azti baten eskutik. Gorputz gihartsu eta jainkotiar baten barruan, Shazamek haur baten bihotza ezkutatzen du, baina onena da bertsio helduak superbotereak dituen edozein neraberi egin nahi liokeen guztia egitea lortzen duela: haiekin dibertitzea! Hegan egitea? X izpien ikusmena izatea? Eskuekin tximista botatzea? Gizarteko azterketa gainditzea? Shazamek bere trebetasunen mugak probatuko ditu haur baten inkontzientziaren bidez. Baina botere horiek azkar menderatu beharko ditu Thaddeus Sivana doktoreak kontrolatzen dituen gaizkiaren indar hilgarrien aurka borrokatzeko.

Abuztuak 19, asteazkena: Green Book

Asteko bigarren proposamena Green Book entzutetsua da. Peter Farrellyk zuzendu du 2018an Film Onenaren, Gidoi Originalaren eta Aktore Sekundario onenaren Oscar Sariak eskuratu dituen obra, eta Viggo Mortensen eta Mahershala Ali aktoreek osatutako bikote bikaina du protagonista. Drama hau benetako gertaeretan oinarritzen da eta 1962an hasten da: Tony Lip italiar-amerikar zakar bat da, Don Shirley piano-jotzaile beltz bertutetsuaren txofer bezala kontratatua. Biek bidaia bat egingo dute Estatu Batuetako hegoaldean kontzertu-bira bat egiteko, eta Tonyk gogoan izan beharko du Liburu berdea, afroamerikarrak onartzen diren establezimendu urriak adierazten dituen gida. Arrazakeriari eta aurreiritziei aurre egin beharko dieten bi pertsona dira, baina patuak batuko ditu, eta ezberdintasunak alde batera uztera behartuko ditu, bizirauteko eta beren bizitzako bidaian aurrera egiteko.

Abuztuak 21, ostirala: Pequeño gran problema

Azken aurreko aste hau Tina Gordon Chism zuzendariaren umorezko proposamen batekin amaituko dugu: Pequeño gran problema. Jordan Sanders (Regina Hall) emakume exekutibo indartsu eta gupidagabea da, egunez egun bere laguntzaile April (Issa Rae) eta bere langileak oinazetzen eta zapaltzen dituena. Baina bere ibilbideko aurkezpen garrantzitsuena baino lehen, hamahiru urteko nerabe baten gorputzean esnatuko da (Marsai Martin). Bere laguntzaile etsiak lagunduko dio Jordan berri honi, gorputz nerabe batean sartuta, bere ni helduarengana itzultzeko modua aurkitzen, bere bizitzako negozio-aukera galdu baino lehen.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude