Kirol-jarduera federatuarekin hasi ahalko da, segurtasun-protokoloak betez
Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta hiru foru-aldundiek ezarritako jarraibideen arabera, Ermuko Udalak kudeatzen dituen kirol-instalazioetan federazio-lizentziarekin egiten diren kirol-jarduerak eta -txapelketak has daitezke.
Jarduera hasi baino lehen, klubak entrenamenduetara itzultzeko eta lehiaketei berrekiteko jarduera-protokoloa aurkeztu beharko dio Udal Kirol alorrari, eta erakunde horretako zerbitzu teknikoen oniritzia jaso beharko du.
Eskola-lizentziarekin egiten diren jarduera eta lehiaketek datozen egunetan xedatzen denaren zain egon beharko dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturtea hasteko baldintzak azaldu ondoren.
Kirol klubek edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, deporte@imdermua.com helbide elektronikora idatzi dezakete, edo 943 17 92 19 telefono zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira