Matrikulak zabalik Udal Euskaltegian
Urte ezohikoa eta berezia bizi dugun arren, herriko euskara ikastetxeak ez dira gelditzen, eta ikasturte berrirako prestatzen ari dira. Hori horrela, matrikulazio epea zabalik dago jada Udal Euskaltegian.
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Udal Euskaltegia, eta Zure bizitza euskarazi! Euskaraz hasi + euskaraz hazi = euskaraz bizi lelopean aurkeztu du 2020/2021 ikasturtea. Zentroak A1etik C1era bitarteko mailak eskainiko ditu 16 urtetik gorako pertsonentzat urritik aurrera, ordutegi eta txanda-talde ugaritan, interesa duten guztiek eskoletara joan ahal izan dezaten. Gainera, maiatzeko eta urriko HABEko azterketa ofizialetarako prestatu ahal izango dira ikasleak.
Langabeek eta lehen mailako ikasleek matrikularen prezioaren %50eko deskontua eskuratu ahal izango dute, eta ikasle guztiei bekak eskainiko zaizkie.
Edozein ikastarotan izena emateko epea irailaren 25ean, ostiralean, amaituko da. Matrikula egiteko, interesdunek euskaltegiko bulegoetara joan beharko dute astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara -ostiral arratsaldetan izan ezik-. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, 943 17 09 25 telefonora deitu edo euskaltegia@udalermua.net helbidera mezua idatz daiteke.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago