Bizkaiko Aldundiak eskola-adinekoen kirol-jarduera guztiak eten ditu
Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako jarraibideen arabera, bertan behera geratu dira edozein erakundek (kirol-klubak, guraso-elkarteak, ikastetxeak, kirol-zerbitzuetako enpresak, udalerriak) Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara bitartean dauden haurrentzat antolatutako kirol-jarduera guztiak. Agindu horren barne daude lehiaketa-jarduerak (lehiaketa ofizialak eta/edo ez-ofizialak edo “lagunartekoak”), irakaskuntza-jarduerak (entrenamenduak, hastapen- eta teknifikazio-ikastaroak), eta mendi-irteerak bezalako aisialdi-jarduerak.
Aldundiak bidalitako gutuna eta erakunde berak zalantzak argitzeko egindako dokumentua ikus ditzakezue lerro hauen azpian.
Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Kirol Ataleko taldearekin gai honi edo beste bati buruzko iradokizun, zalantza, ekarpen, ideia edo iruzkin oro partekatu edo kontrastatu nahi izanez gero, idatzi udal.kirola@bizkaia.eus helbide elektronikora.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira