Sailak euskara ikasteagatiko diru-laguntzen deialdia ireki du, 15.000 euroko zuzkidura izanik
Euskara irakasteko ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako beka deialdi berria zabaldu du Ermuko Udalaren Euskara Sailak. Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, interesdun pertsonek Udalaren Egoitza Elektronikoan sartu eta eskaera orria bete beharko dute, edo bestela, Abiapuntu Informazio bulegora joan -Konbentukoa, 3an-. Eskabideak datorren urriaren 23era arte aurkeztu ahalko dira, egun hori barne, eta bete beharreko baldintzak deialdiaren oinarrietan jasotzen dira.
Iaz 64 pertsonen eskabideak onartu ziren eta onuradunei guztira 10.530,75 euro bueltatu zitzaien diru-laguntzetan. Aurtengo aurrekontuan helburu horretarako 15.000 euro gorde dira, kopuru hori oinarrietako baldintzak betetzen dituzten euskara ikasleei egokitu ahal izango zaielarik.
Oro har, gehien ematen dugun diru-laguntza matrikularen %50a bueltatzea izaten da. Nola nahi ere, lehenengo aldiz euskara ikasi edota baldintza ekonomiko eskasak dituzten ermuarrek %75era arteko diru-laguntza ere jaso ahalko dutelarik. Azken kopuru hori bitan banatuta jasotzen da; ikastaroaren kostutik %50a matrikula egin ondoren eta gainerako %25a ikastaroa amaitu eta gero, asistentzia eta aprobetxamenduari dagozkion baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ostean.
Udalaren diru-laguntzen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermuko Udalaren iragarki-ohola.
Bestalde, HABE erakundeak ere ikasleentzako diru-laguntzen deialdia zabaldu berri du. Hortik ere matrikularen kostua arindu daiteke, laguntza biak bateragarriak baitira, gainfinantziaziorik ematen ez den kasuetan.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago