Asteburuan jokatu eta erabakiko XV. Folkez Blai lehiaketa

10.09.20
Kultura eta Gazteria

XV. Folkez Blai lehiaketako finalak asteburuan jokatu eta erabakiko dira. Aurtengo edizioa laburragoa izango eta formatu txikiagoan egingo, Covid-19ko pandemiaren ondorioz Sei taldek zuzenean joko duute irailaren 12an eta 13an Orbe Kardinalaren plazan. Seietatik bik talde gonbidatu dira, eta gainerako laurak elkarren artean lehiatuko dira sarien bila. Talde irabazleak 3.000 euroko lehen saria jasoko du, eta bigarrenak, aldiz, 1.500 eurokoa. Horrez gain, talde irabazlea hurrengo urteko edizioan gonbidatu gisa parte hartzeko bueltatuko da.

Kontzertuen egitaraua

Musika larunbatean -12an-, hasiko da 18:30ean Brúa galiziarren emanaldiarekin. Talde konpostelarrak galiziar tradiziotik abiatuta lan egiten du batez ere, baita Asturiaseko eta Portugalgo tradizioen errepertorioa eta konposizio propioa ere.

19:45ean Gaztela eta Leongo El Nido taldeak joko du. Musika tradizionalean oinarrituz, baina ikuspegi moderno eta benetakoarekin, bere konposizioak oinari ditu laukotak.

Egunari amaitzeko, 21:00etan Muyayos de Raíz, lehiaketatik kanpo parte hartuko duten talde gonbidatuetako bat, igoko da oholtzara. 2005ean Utrechten (Herbehereak) sortua, Muyayos de Raíz lurraren produktu bat da, gure kontinenteko hainbat lekutako folk sustraiak dituen ezohiko instrumentazio laukotea. 

Igandean, hilak 13, 13:00etan hasiko da programa iaz garaile suertatu ziren Boj galiziarren eskutik. Bere errepertorioa eta ikuskizun mota, gaur egun, irlandar eta eskoziar estiloak markatzen du, eta horrekin liluratu zuten XIV. edizioko epaimahaia.

Lehiaketa 18:30ean hasiko da Uyum talde madrildarrarekin (Harmonia, turkieraz). Proiektu musikal honek Grezia, Turkia, Bulgaria eta Afganistan bezalako herrialdeetako melodiak uztartzen ditu 

Howdy Bluegrass donostiarrek itxiko dute jaialdia 19:45etik aurrera. Folk eta musika herrikoiaren zaleak izanik, Jon, Julen, Gorka, Jose Mari eta Urbilek bluegrass estiloan oinarritutako taldea osatzen dute.

Igandean bertan ezagutuko epaimahaiaren erabakia 

Epaimahaia herriko folk taldeetako kideek eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute, eta igandean bertan hartuko dute erabakia. Talde irabazleak 3.000 euroko lehen saria jasoko du, eta bigarren sailkatuak, aldiz, 1.500 eurokoa. Gainera, Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan gonbidatu gisa parte hartuko du talde irabazleak.

Sailkatutako eta saririk jasotzen ez duten taldeek 400 euroko diru-laguntza izango dute, Ermura egiten dituzten joan-etorrien gastuak ordaintzen laguntzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ekitaldiaren mikrositea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude