ETBk Ermuan grabatuko ditu iraileko igandeetan emango dituen mezak

11.09.20
Gizartea

Ermuko parrokia zuzentzen duen batzarrak iragarri duenez, Euskal Telebistak irailean grabatu eta emitituko ditu Ermuko Santiago Apostoluaren elizatik astero eskaintzen dituen eukaristiak. Kateak igandean, irailak 13, 20 eta 27an, grabatutako meza emitituko du goizeko 10etatik aurrera bere euskarazko katean (ETB1ean). Kateak bezperako arratsaldean grabatuko du ofizioa –irailaren 12, 19 y 26ko arratsetan- arratsaldeko 7etatik aurrera. Datorren igandean –irailaren 13an- meza hori ETB4 katetik jarraitu beharko da, Kontxako estropadaren finalarekin bat egiten baitu.

Ermuko Parrokiak eukaristia horietan parte hartzeko deia eta gonbidapen orokorra egin du. Pispilu abesbatza ermuarrak ofizio horietan parte hartuko du eta musika jarriko dio Juan Luis Agirre organo jolearekin batera ospakizunari.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira