Howdy Bluegrass taldea garaile XV. Folkez Blai lehiaketan

14.09.20
Kultura eta Gazteria

Howdy Bluegrass boskote donostiarrak irabazi du Folkez Blai lehiaketaren XV. edizioa. Folk taldeen jaialdiko lehen saria eskuratu du taldeak, 3.000 euroko diru-saria, hain zuzen, pasatu den asteburuan Orbe Kardinala plazan aurkeztu den azken fasean. Bigarren postua, 1.500 eurorekin saritua, Brua galiziarrek eskuratu dute.

Epaimahaiak lau talde finalisten maila altua eta lehiaketara aurkeztutako proposamenen aniztasuna azpimarratu ditu. Gogorarazten dizuegu saritutako bi taldeez gain, Uyum madrildarrak eta El Nido Gaztela-Mantxako laukotea ere aritu direla azken fasean.

Gainera, lehiaketaz kanpo, Muyayos de Raíz taldeak ikuskizun bikaina eskaini zuen larunbat gauean, eta iaz garaile suertatu zen Boj talde ferroldarrak ere parte hartu du igande eguerdian.

Folkez Blai jaialdiaren hamabosgarren edizioaren antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, eta dagoeneko hamaseigarren edizioa prestatzen ari dira, 2021eko irailerako.

Howdy Bluegrass taldearen fitxa

Jon, Julen, Gorka, Jose Mari eta Urbil musikariek osatzen dute Howdy Bluegrass talde donostiarra, 2012an sortua. Bere errepertorioa Bill Monroek 1945ean sortutako musika genero honetan zentratzen da, noizean behin muga gainditu eta old-time, folk edo blues estiloko abestiak interpretatzeko aukera ematen duten arren.

Taldearen lehen urteak lagun handiekin agertokia partekatzeko, inguruko musikariak eta aretoak ezagutzeko eta musika tradizionalarekin esperimentatzeko balio izan zuten. Oinarriak, estiloa, errepertorioa eta musikariak finkatu ondoren, 2019an boskoteak bere abestiak landu eta errematatu zituen lehen diskoa grabatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian