Arantza Morenok Espainiako txapeldunaren bigarren titulua lortu du xabalinan

14.09.20
Kirolak

Arantza Moreno Fernandezek (FC Barcelonako kirolariak) bigarren urtez jarraian Espainiako xabalina-jaurtiketako txapelduna da, azken asteburuan Madriden jokatu izan den 100. Espainiako Txapelketa Absolutuan garaile izan eta gero. Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA delakoak) adierazi duenez “Ekitaldi paregabea Espainiako Atletismo Federazioaren ehun urteko historian. Espainiako Txapelketak lehen aldiz ez du egoitza bakar bat izan, lau baizik: Madril, Getafe eta Alcobendas. Txapelketa ezberdina eta bestelakoa denboraldi korapilatsu eta zail honetan. Lehiaketa ikuslerik gabe egin da, instalazioetan dauden pertsona guztien osasuna babestea lehenetsi duen eta Covid-19ren aurkako osasun- eta prebentzio-neurri zorrotzak izan dituen txapelketa batean. Honako neurri hauek hartu dira, besteak beste: instalazio guztietan nahitaez maskarak erabiltzea, garbiketako, desinfekzioko eta higieneko protokoloak lehiaketako espazioetan eta materialean, sarbideetan tenperatura hartzea eta gutxieneko segurtasun-distantzia 1,5 m-koa izatea estadio osoan”.

Ermuarra txapela jantzi du 600 gramoko xabalina 55,83 metrora jaurti eta gero. Berarekin batera podiumean izan dira Unicaja Jaen taldeko Carmen Sanchez (45,24 m) eta Valencia Sport taldeko Paula Rodriguez (44,36 m).

Erregistroa joan den urtean lortutakoa baino zertxobait laburragoa izan da, baina ez da ahaztu behar Covid-19aren pandemiak baldintzatutako urtealdi batean lortu duela, konfinamendu orokor bat eta kirol-jarduera geldiaraztea barne izan dituena. Hala ere, Arantza oso pozik agertu da, denboraldi arraroa izan delako mundu guztiarentzat. Egia esan, oso pozik nago, “azkenean titulu bat delako eta beti ondo dagoelako jasotzea eta etxera eramatea. Pozik bigarrena izateagatik eta gogotsu hurrengo denboraldiari heltzeko”.

Kirolariak txapelketan lortutako emaitza ondorengo hitzekin baloratu zuen, Federazioak Twitterren duen kanalean jasotzen denez.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira