Gaztedi Durangaldearen 'I'm Bizi' ekimenak formatu digitalean ekingo dio jarduerari

18.09.20
Hezkuntza

Hirugarren edizioa urriaren hasieran abiatuko da eta 500 ikaslek parte hartu ahal izango dute

Urrian hasiko da I''m Bizi – Gaztedi Durangaldea ekimenaren 2020-2021 ikasturtea. Durangaldeko ikastetxeetako ikasleak biltzen dira urteroko hitzordu honetan, partaidetzazko berrikuntza-prozesuaren bidez prestakuntzan eta lan-integrazioan arreta jartzeko.

Ekimenaren hirugarren edizioak moldagarritasuna, segurtasuna eta joera berriak izango ditu osagai nagusitzat, eta aurreko urteetako esentzia bera mantenduko badu ere, berrikuntza garrantzitsu bat izango du: formatu digitala. Horrela, parte-hartzaileen segurtasuna modu eraginkorrean bermatu nahi da, eta, aldi berean, konpetentzia digitaletan lan egiteko aukera ezin hobea da.

Hala, aurten, edukiak eskuratzea eta horietara hurbiltzea parte-hartzaileagoa eta malguagoa izango da, egungo baldintzak errespetatzea ahalbidetuko duten tresnak erabiliz, eta, aldi berean, egutegi akademikoan egokiago integratuko da. Hala ere, taldekako lehiaketa mantentzen da, eta bertan parte hartzen duten pertsonek proiektu propioak egin beharko dituzte Design Thinking metodologiaren bidez. Ekimen horiek inguruneko benetako arazoei erantzuten lagunduko dute, eta proposamen onena saritu egingo da.

15 orduko edukia 10 eguneko epean zatikatuko da, urrian hasita. Gainera, inspirazio-hitzaldiak eskaintzen jarraituko da, tokiko enpresa arrakastatsuen kasuak motibatzen eta hurbiltzen laguntzeko, ikuspegi berritzaile eta disruptibo batetik. Parte hartuko duen enpresetako bat DOT izango da, eta batetik Orbea Orca bizikleta proiektuaz hitz egingo du eta, bestetik, Deep Dip gastronomia jasangarriko ekimenaz. Proiektuan sartuko den bigarren enpresa Elon izango da, energia berriztagarriez hitz egingo duena. Azkenik, Stai Zitto musika taldeak kultura gaiak jorratuko ditu.

Durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekitaldiak DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak izango ditu ardatz, eta 500 gaztek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Izan ere, orain inoiz baino beharrezkoagoa da gazteak urruneko lan eraginkorrerako eta kokapen anitzetako lan-talde dinamikei aurre egiteko prestatuta egotea. Aldi berean, parte-hartzaileek zeharkako trebetasunak eta gaitasunak eskuratuko dituzte, iristear dagoen etorkizun profesionalerako baliagarriak direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko