Bost ikastarok osatzen dute Jabekuntza Eskolaren programazio berria

23.09.20
Berdintasuna

Izen-emate epea irailaren 28an, astelehena, hasiko da

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak Jabekuntza Eskolako ikastaro berriak aurkeztu ditu 2020ko azken hiruhilekorako. Bost tailer berri horien helburua Ermuko emakumeak osasun-alerta egoera berri honetan bizitzeko eta lan egiteko hain beharrezkoak diren tresnez hornitzea da. Hori horrela, ikastaro horietako bik ahalduntze teknologikoa dute ardatz, Covid-19aren garaian hain beharrezkoak diren tresnak eskainiz.

Programan landuko diren prestakuntza-arlo nagusiak komunikazioa, feminismoa, identitate eta subjektibotasun feminista, osasuna eta parte-hartzea dira.

Testuinguru horretan, Ahalduntze Digitaleko ikastaroa burutuko da online plataforma eta sare sozialen ezagutza behar duten emakumeentzat, eta horiek genero-ikuspegia duen metodologia parte-hartzaile baten bidez sartuko dira mundu digitalean.

Ziberfeminismoari buruzko ikastaroaren kasuan, emakume gazteei zuzenduta dago batez ere, eta horren helburua da Interneten dauden ahuleziak eta indarkeria matxistaren kontra ondo babesteko sareetan dauden tresnak jakitera ematea.

Aurreko urteetako hariari jarraiki, Geure burua maitatzen ikasiz tailerra egingo da beste behin. Bertan, gure sentimendu eta beharrekin kontaktuan jarriko gara eta, hortik abiatuz, gure zaintzarako beste leku bat eraikitzea ahalbidetuko diguten gakoak edo tresnak lantzen ikasiko dugu.

Gainera, berrikuntza gisa, Mindfulness tailerra eskainiko da aurten lehen aldiz, erlaxatzeko eta meditatzeko teknikak erabilita, erabakiak hartzeko, planifikatzeko eta argudiatzeko modu osotu batean pentsatzen laguntzera bideratua.

Azkenik, Emakumeen ahalduntzea eta kultura-aniztasuna tailerrak kultura anitzeko espazio bat sortzea du helburu. Bertan hainbat herrialdetako emakumeek ahalduntze pertsonal eta ekonomikorako tresnak eskuratu ahal izango dituzten, esperientziak partekatzeaz gain.

Izen-emateak astelehenetik aurrera

Ikastaroak urritik abendura bitartean egingo dira, eta aurrez aurrekoak izango dira. Salbuespen gisa, Ziberfeminismoari buruzko tailerraren zati bat online modalitatean eskainiko da.

Jarduera gehienak Emakumearen Topalekuan izango dira, eta bertan eman beharko da izena irailaren 28tik aurrera, astelehena.

Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziaren hitzetan, "Jabekuntza Eskolako ikastaroak oso garrantzitsuak dira sentsibilizatzeko eta, genero-diskriminazioa gainditze aldera, prestakuntza emateko". Gainera, gogorarazi du "gure konpromisoa lanean jarraitzea da berdintasunezko gizartea eraikitzeko, eta erakundeetatik ekintzak eta neurriak bultzatu behar ditugu hori hala izan dadin".

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan