AECCk minbizia ikertzeko guztira 13 milioi euroko 107 laguntza eman ditu

23.09.20
Gizartea

AECCk minbiziaren ikerkuntzarako 107 laguntza eman ditu, guztira 13 milioi euro

Ikerketa ezin da gelditu, bizitzak salbatzen dituelako. Espainian 300 pertsona hiltzen dira egunero minbiziak jota.

AECCk 70 milioi €ko balioa duten 380 proiektuetan konprometituta dauden 1.000 ikertzaile baino gehiago finantzatzen ditu.

Bizkaiko AECCk Doktoratu Aurreko Laguntzen deialdi berria ireki du, Bizkaian 2020 urtean emandako zuzeneko 1.400.000 euroko laguntzetara batzen direnak.

Bihar -irailak 24- Minbiziaren Ikerkuntzako Munduko Eguna (WCRD) dela eta, AECC Elkarteak Minbiziaren ikerkuntzarako 2020ko AECC Laguntzak banatu ditu. Guztira, 13 milioi euro batzen duten 107 laguntza esleitu dira, eta beste 2 milioi euro inguruko laguntzak berritu dira 16 ikertzaileentzat. Herritarren elkartasunari esker bildutakoaren bidez, AECC elkartea diru gehien ematen duen erakunde sozial eta pribatua da.

Esleitutako proiektuak minbizia mota desberdinak barne hartzen ditu eta espezifikoagoak eta albo-ondorio gutxiago dituzten tratamendu berriak bilatzera bideratuta daude, diagnostikoan eta tumoreen sailkapenean, gaixo bakoitzerako tratamendurik aproposena aukeratzeko.

AECCren laguntzen beste helburu bat talentua eutsi eta horri laguntzea da, egonkortasuna eskainiz, ikertzaileen heziketako etapa guztiak barne hartzen dituzten diru-laguntzak emanez.

Espainian egunero 300 pertsona hiltzen dira minbiziaren ondorioz, hortaz, ikerketa ezin da gelditu. Gaur egun tumore batzuetan biziraupena %90koa da eta oro har, gaixotasunean batez bestekoa %57, datuak argi erakusten duelarik minbiziaren ikerketak bizitza salbatu duela. Horregatik AECCk ahalegin berezia egiten ari da, ikerketa geldi ez dadin COVID-19ak eragin duen krisian.

Bizkaiko AECCk, ikerketarekin konprometituta

Gizarte osoaren ahalegin eta elkartasunari esker, Bizkaiko AECCk doktoratu aurreko laguntzak finantzatzen ditu eta minbiziaren aurkako ikerkuntzan aitzindariak diren proiektuen finantzaketan parte hartzen du. Bizkaiko AECCk doktore-tesia minbizian egin nahi duten ikertzaile gazteei zuzenduta dauden doktoratu aurreko laguntzen deialdi berria ireki du. Eskaera aurkezteko epea 2020ko urriaren 15ean, arratsaldeko 3ak bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu