PSE-EE eta EAJ/PNV taldeek akordio programatikoa sinatu dute Ermuan eta koalizioan gobernatuko dute 2023ra arte
Bi udal taldeek "egonkortasuna" nahi dute, "Covid-19ak baldintzatutako agintaldi honetarako Ermuan ditugun erronka, akordio eta konpromiso handiak aurrera ateratzeko".
Juan Carlos Abascalek gobernua eraberritu du eta lau zinegotzi nazionalistetatik bi alkateorde izango dira eta kudeaketan ardurak hartu dituzte: Jol Gisasola, 2. alkateordea; Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza, Herritarren Segurtasuna eta Ingurumeneko administrazio-unitatea; Arritokieta Araiztegi Euskara, euskaltegia eta Immigrazioa eta Kooperazioia. Azken hau 5. alkateordea izango da.
Akordio programatikoak honako hauek ditu oinarri: "Enplegua sortzea eta berreskuratzea; ekonomia suspertzea; zerbitzu publikoak kalitate- eta unibertsaltasun-ezaugarrietan mantentzea; eta krisiaren ondorioak gehien pairatzen ari direnekiko ezinbesteko elkartasuna".
PSE-EEk (7) eta EAJ/PNVk (4) akordio programatikoa lortu dute Ermuan Udal Gobernua osatzeko, eta agindu hau "enplegua sortzeko eta berreskuratzeko, ekonomia suspertzeko, zerbitzu publikoei kalitate eta unibertsaltasun ezaugarriekin eusteko eta krisiaren gorazarreak gehien pairatzen ari direnei elkartasuna adierazteko" izango da.
Akordioa Juan Carlos Abascal alkateak, "Txitxok", eta Jol Gisasola bozeramaile jeltzaleak sinatu dute, "agintaldi honetan Ermuarentzat ditugun akordio eta konpromiso handiak aurrera ateratzeko gobernu egonkorra izateko".
Jol Gisasola eta Arritokieta Araiztegi sAlkateorde izango eta Gobernuan sartuko dira
Akordio horren arabera, EAJ/PNVk zenbait Alor kudeatuko ditu, eta Jol Guisasolak bere gain hartuko ditu Gizarte Zerbitzuak (Hezkuntza barne), Herritarren Segurtasuna eta Ingurumeneko unitate administratiboa; Arritokieta Araiztegik, berriz, Euskara, euskaltegia eta Immigrazioa eta Kooperazioa.
Gainerako udal-alorrak eta erakunde autonomoak honako hauek kudeatuko dituzte: PSE-EE, Abascal Alkatea (Hirigintza, Ogasuna, Langileak eta Garapen Ekonomikoa), Beatríz Gámiz (Kultura, Hirugarren Adinekoak eta Berdintasuna), Ricardo Martín (Osasun Publikoa, Berrikuntza eta Plangintza, Herritarren Arreta, Administrazio Elektronikoa, Gardentasuna eta Kalitatea), Rosa Cid (Zerbitzu Teknikoak eta Brigada eta auzoekiko Harremanak), José Manuel López, Miguel Ledesma (kirolak eta kirol azpiegiturak) eta Pedro Gallego (Gazteria).
Bi alderdiek sinatutako akordioan azpimarratu dutenez, "alderdi bioi dagokigun erantzukizun politikotik abiatuta, hurbilketa ahalegin bat egitera behartuta gaude, jakitun baikara herritarren gehiengoak eskatzen duen beharrezko lana zela, eta Ermuaren alde eta Ermuarentzat lan egiteko aukera bikaina dagoela sinetsita gaude".
Ildo horretan, "agintaldi honetarako ezarritako lehentasun eta helburuekin akordio programatiko bat" lortu dutela adierazi dute, "Lau ardatz nagusitan biltzen dena, Ermuaren ongizaterako eta bizilagunen bizi-kalitaterako pentsatutako proiektu eta jarduketekin batera".
Ardatzak hauek dira: enplegua eta gizarte-kohesioa; zerbitzu publikoen defentsa eta sostengua kalitate eta unibertsaltasun parametroetan; Ermua bizigarriagoa, hirigintza-politika herritarren zerbitzura jarriz; eta udal irekia eta gobernu gardena.
Akordioa urtarrilean adostu zen, Zaldibarko zabortegiagatik atzeratu eta udaren onbdoren gauzatu
Horrela, bi alderdiek konpromisoa hartzen dute kalitatezko enplegua sortzera bideratutako ekintzak sustatu eta babesteko, ehun ekonomiko anitza eta sendoa lortzeko oinarriak ezartzeko eta egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei arreta soziala emateko bidezko sistema finkatzeko. Era berean, zerbitzu publikoak defendatzearen eta haien eraginkortasuna hobetzearen alde egiten dute, herritarren beharrei erantzuteko beharrezkoak direla uste dutelako eta pertsona guztien berdintasuna bermatzeko ezinbesteko tresna delako.
Halaber, hirigintza-politika herritarren zerbitzura jartzearen eta izaera soziala ematearen alde egiten dute, eta herritarrak udal-ekintzaren erdigunean jartzearen alde, herritarren parte-hartze zuzena sustatuz, gardentasun eta parte-hartze handiagoaren eskaera sozialari erantzuteko.
Akordio hori urte horretako urtarrilaren amaieran lortu zen, baina Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondoren mahai gainean utzi egin zen. Ondoren, COVID-19k eragindako osasun-krisia iritsi zen, eta, ondorioz, berriro atzeratu behar izan zen, osasun publikoan lehentasuna emanez. Aurtengo ekainean, hauteskunde autonomikoen eta uda ostean gauzatzea adostu zuten bi alderdiek.
Horrek ez du esan nahi denbora horretan sozialistak eta jeltzaleak akordio puntualetara iritsi ezin izan direnik udal-aurrekontuak edo Ermua Aurrera Plana bezalako gai garrantzitsuetan, pandemia globalak eragindako ondorioak ahal den neurrian arintzeko.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere