Meza musikatu eta solidarioa 'Zaporeak' elkartearen eskutik

01.10.20
Gizartea

Ermuko Santiago Apostoluaren parrokia-elizan meza berezia izango da larunbat honetan, urriaren 3an, Covid-19aren biktimen omenez. Hitzordua 19:00etatik aurrera izango da, eta Zaporeak proiektuak Lesbosko errefuxiatuen aldeko kanpaina solidarioarekin parte hartuko du.

Jaime Tejadasek zuzendutako Eresmin abesbatza gipuzkoarrak ahotsa eta melodia jarriko ditu topaketan, eta Moriari laguntzeko kanpainari buruzko informazioa eskainiko da. Izan ere, sute batek Europako errefuxiatuen kanpamendurik handiena suntsitu du Morian, Lesbosen (Grezia). Horregatik, Zaporeak dirua biltzen ari da uhartera joateko eta kaltetuei elikagaiak erosteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, oraingoan dirua jasoko dute eta ez janaria; izan ere, bidalketa oso garestia denez, Zaporeak taldeko sukaldariak zuzenean kanpamendura joango dira eta bertan erosiko dituzte jakiak.

Ekitaldian Maite Lorenzo eibartarrak Carta a Aanisa en tiempos de guerra poema interpretatuko du, Pedro Carbonell alicantearrak idatzitako Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketaren irabazlea.

Zaporeak elkarteko kideek mahaiak jarriko dituzte elizako sarreran kanpaina honi buruzko informazioa eskaintzeko. Dirua mahaietan eta parrokiaren barruan bilduko da. Horrez gain, Arriaundi okindegiak, Kopyfaxek, Todo a Cien dendak eta Iluminacion Beta saltokiak itsulapikoak izango dituzte beren lokaletan, ekarpena egin nahi duten guztientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan