Parte har ezazu ‘Liburu Txiki Kluba’ eta ‘Liburu bat, mundu bat’ haurrentzako euskarazko irakurketa klubetan

06.10.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Liburu Txiki Kluba eta Liburu bat, mundu bat haurrentzako euskarazko irakurketa taldeak antolatu ditu bigarren urtez jarraian.

Liburu Txiki Kluba 3 eta 5 urte arteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da. Haurrak gurasoekin egongo dira, familia elementu erabakigarria baita haurren irakurtzeko ohitura garatzeko. Saioen ardatz nagusia liburua izango da, eta hortik abiatuta, abestiak lantzen dira, liburuak gomendatzen dira eta jardueraren gaia garatzen da: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurumena. Gurasoek liburuek kontatzen dutena seme-alabek ezagutzen dutenarekin, gustuko dutenarekin, gogobetetzen dutenarekin eta behar dutenarekin lotu dezakete; horregatik da garrantzitsua haien parte-hartzea.

Liburu bat, mundu bat kluba, aldiz, 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago, hauek ere heldu batekin batera. Aurreko klubaren jarraipena da, eta literaturaren eta artearen mundu magikoa aztertuko da liburuen bidez, modu ludiko eta parte-hartzailean, txikien sormena eta irudimena piztuz. Era berean, parte hartzen duten familia guztiek haurrentzako liburuen gomendioen zerrenda jasoko dute.

Liburu Txiki Kluba eta Liburu bat, mundu bat tailerrak urritik apirilera bitartean izango dira, 7 larunbat goizetan, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo taldea 11:00etatik 11:50era bilduko da, eta bigarrena, aldiz, 12:15etik 13:15era. Data zehatzak urriaren 17a eta 31, azaroaren 28a, abenduaren 19a, urtarrilaren 30a, otsailaren 20a, martxoaren 13a eta apirilaren 17a izango dira, eta Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko ditu saioak.

Covid-19aren prebentzio-neurri gisa, irakurketa klubak egokitu egin dira ikasturte honetarako, eta saioen edukiera murriztu egin da. Guztira 18 plaza izango dira eta 6 umeko 3 talde egingo dira. Talde bakoitzak elkarren segidako bi saiotan parte hartuko du. Horrela, lehen talderako izendatuta geratzen diren haurrek urriaren 17ko eta 31ko saioetan parte hartuko dute, eta bigarren taldea osatzen dutenek azaroaren 28ko eta abenduaren 19ko saioetan. Gainerako taldeek urtarriletik maiatzera bitartean parte hartuko dute aurrerago jakinaraziko diren datetan.

Saioetan umeek zein euren gurasoek maskara erabiltzea nahitaezkoa izango dela gogoratzen da.

Izen-emateak zabalik

Ekintzak doakoak dira, baina plazak mugatuak direnez izena eman behar da urriaren 14a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Plaza baino eskaera gehiago aurkezten badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten umeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 15ean, osteguna, eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da
Imagen
11.06.24
Higiene-ohitura gomendatuei eta osasungarriei buruzko tailerra

Izen-emateak Liburutegiak egingo ditu, datorren astelehenera arte edo plazak bete arte
Imagen
05.06.24
Amagandiko edoskitzeari uzten laguntzeko tailerra

Doakoa da eta izena emateko epea ekainaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte zabalik egongo da