Ingelesezko maila aurreratuko mintzapraktika taldea Liburutegian

07.10.20
Udal Liburutegia

Erresuma Batuko hizkuntzan maila aurreratua duen mintzapraktika talde batean parte hartzeko izen-emate epea ireki du udal Liburutegiak

Jarduera honen helburua hizkuntza bat giro lasaian mintzapraktikarako espazio bat eskaintzea da. Helburua ez da gramatikako eskolak ematea, ezta jasotzea ere, hizkuntza praktikatzeko espazio bat eskaintzea baizik, hiztunak arintasuna eta konfiantza irabaz ditzan eta esperientziaren bidez beste hizkuntza batean aritzeko eta mintzatzeko ohitura har dezan. Taldea hizkuntzaren ezagutza-maila handia duten pertsonekin osatuko da; hau da, B2 ziurtagiria edo goragokoa dutenekin.

Taldea zortzi ostiraletan bilduko da, 18:30etik 20:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Saioak urriaren 23an eta 30ean, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an eta 11n izango dira. Elkarrizketa talde hori ama-hizkuntza ingelesa duen pertsona batek dinamizatuko du. Parte-hartzaileek maskara eraman beharko dute nahitaez saioetan.

Jarduera hau doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da. Izen-ematea liburutegian bertan egin daiteke, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz, biblioteca@udalermua.net helbidean, eta honako datu hauek emanez: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, udalerria, telefonoa, emaila eta hizkuntzaren ezagutza-maila.

Izen-emate kopurua eskainitako tokiena baino handiagoa bada, horiek zozketa bidez esleituko dira. Ermuan erroldatutakoek eta aurretik jarduera berean parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda urriaren 22an, osteguna, argitaratuko da Liburutegiaren atalean eta, gainera, izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Jarduera horrek jarraipena ematen dio aurreko denboraldietan egindakoari. Ekimena osagarri bat da hizkuntzak ikasteko eta udal liburutegiak duen material espezifikoa erabiltzeko. Azken urteotan inbertsio handia egin da eta hainbat metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu eskuratu dira, autoikaskuntzarako material mota horren eskari gero eta handiagoari erantzuteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean