J. Beltranen bila dabiltzanek aste honetan iritsiko dira langilea egon litekeen gunera

13.10.20
Erakundea

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Zaldibarko zabortegiko bilaketa-prozesuaren oraingo egoera azaldu dute azken asteburuan, eta egiten ari diren lanen xehetasunak eman dituzte.

Prozesua hasi zenetik, hondakinak induskatzen aritu dira behealdean, eta guztira 400.000 m3 baino gehiago mugitu dira. Zehazki, B2 eta B3 eremuak erabat garbi geratu dira, eta B1 eremuan baltsaren eta araztegiaren zabalguneak garbitu dira, baskularen zabalgunearen oineraino. 2020/08/14an baskularen zabalguneko ezpondaren oinean aurkitu zen Alberto Sololuzeren gorpua.

Urteko sasoi honetako baldintza meteorologikoak ez diren arren egokienak materialak mugitzeko, etengabea da lan-erritmoa, eta, batez beste, egunean 1.500 m3 hondakin erauzten ari dira bilaketa-operatiboan.

Abuztuaren amaieran bilaketa-eremu berriak definitu ziren, eta irailaren hasieratik, indusketak egiteko modua ezarri ondoren, Lur Erauzketa 3an egin dira lanak Joaquín Beltránen bilaketa-eremuetara iristeko. Tapia sailburuak zehaztu duenez, “beharrezko erauzketa-lanak dira Joaquín ziur aski dagoen toki zehatzera iristeko”.

Lur Erauzketa 3 bi fasetan banatu da: lehena, 22.000 m3 ingurukoa, zabortegiaren goiko aldera iristeko bide zaharraren gainetik dagoena. Datorren astean bilaketa-dispositiboa “eremu beroan” sartuko delako aurreikuspenarekin ari dira garatzen lanak, eta fase honek urriaren bukaerara arte iraun dezakeela kalkulatzen da.

Lur Erauzketa 3ren bigarren fasea BS4 eremuari dagokio, oraingo zabortegiaren alderik baxuenean; bertan, beste 80.000 m3 hondakin induskatuko direla kalkulatzen da.

Bilaketaren operatiboa edo lan-taldeak

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboaren fase berria azaldu du. Fase horri datorren hastean emango zaio hasiera, baldintza meteorologikoek aukera ematen badute. 

Fase berri horretan 4 bilaketa-eremu zehaztu dira: lehentasunezko bi eta probabilitate txikiagoa duten beste bi.

  • Urriaren 15ean B1-a eremutik ateratzen diren materialak husteko eta xehetasunez aztertzeko lanei ekingo zaie. Eremu hori lehentasunezko eremutzat jo diren bi eremuetako bat da, Joaquín Beltrán luiziak azken aldiz ikusi zuten tokian harrapatu izanaren probabilitatea handia baita. Lehenengo eremu horretatik materialen 000 metro kubiko aterako, aztertuko eta egiaztatuko dira, eta lan horiek egiteko bizpahiru aste beharko dira.
  • Lehentasunezko bigarren eremua, Hegoaldeko B4 eremua, aztertzeko lanei azaroaren hasieran ekingo zaie. Bigarren koadrante horretan lurra eta zaborra, 000 metro kubiko, hustuko eta aztertuko dira. Lanak egoera meteorologikoak baldintzatuko ditu, eta urte amaierara arte luza daitezke.
  • Hortik aurrera, datorren urteko urtarrilean, mugatu diren beste bi eremu, B1-C eta B1-B, aztertuko dira. Bi eremu horiek ordena horretan aztertuko dira arrazoi geoteknikoak direla eta. Eremu horietan egin beharko litzatekeen lan aipagarrietako bat kamioiak garbitzeko putzuaren azterketa da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere